Berriak

Euskal Museoak BilbaoMusikaren bisita izango du, mozorroz betetako erromeria ospatzeko

 

Bizkaiko erakundeak klaustroko ateak zabalduko ditu ostiralean, otsailaren 21ean, 18:30etatik aurrera, ekintza kultural hau egiteko

Jarduera doakoa da

BilbaoMusikako fanfarreak jauzi eta bikoteko dantzetako erromeria girotuko du, Inauteriak ospatzeko

 


 

Bilboko Euskal Museoak 2020ko programazioa aberasten duten jarduerak aurkezten jarraitzen du. Oraingoan, Bizkaiko erakundeak lankidetza hitzarmen bat sinatu du BilbaoMusikarekin, erromeria egiteko ostiralean, otsailaren 21ean, 18:30etan. Jarduera Museoko klaustroan egingo da, eta doakoa izango da, lekua bete arte.

BilbaoMusikako fanfarreak gozatzeko aukera emango die bertaratzen direnei, jauzi eta bikoteko dantzetako erromeria batekin, Inauteriak ospatzeko. Euskal Museoak egunetik egunera jarraitzen du lanean, euskal kultura hedatzeko asmoz. Jarduera hau horren adibide da.

Jai-jarduera hau herritarrei irekita dago, eta, beraz, Bizkaiko erakundetik eta BilbaoMusikatik pertsona guztiak animatzen ditugu, erromeriara mozorrotuta etortzera.

Inauterietarako plan bila zabiltza Bilbon? Goza ezazu Euskal Museoan erromeria honetaz, BilbaoMusikako fanfarrearekin!