Abesbatzen Gabonetako kontzertua egingo da Euskal Museoan
Ekitaldian, Areetako Ondarreta Abesbatza eta Acanthus Abesbatza izango dira
Kontzertua abenduaren 22an izango da, 13:00etan
Sarrera dohainik da
Kulturari begira, gehienetan, Gabonak ospatzeko bi modu daude. Lehenengoa merkatu tradizionaletara joatea da, adibidez, abenduaren 21ean, San Tomas egunean, antolatutakora, ospakizunetarako egiten diren produktu bikainak erosi ahal izateko. Bigarrena abestea da, musikaz, melodia tradizionalez eta horiek eragiten duten magiaz gozatzeko.
Abenduaren 22an, 13:00etan, Euskal Museoak lekukoa hartu, eta Gabonetako doako kontzertu bat hartuko du, klaustroan. Kontzertuan, hauek hartuko dute parte: alde batetik, 50 ahotsek baino gehiagok osatzen duten eta ospez betetako 50 urtetik gorako historia duen Areetako Ondarreta Abesbatzak, eta, bestetik, Acanthus Abesbatzak, alegia, Deustuko Unibertsitateko Abesbatza desagertutik eratorritako zenbait korista gogotsuk osatutako talde txiki batek. Biek helburu hau partekatzen dute: gure tradizioekin lotutako sentimendu kulturalak eta oroimen ahaztezinak berreskuratzea, bai eta musikaz gozatzea ere, Euskal Museoko klaustro ederrean.
Noizbait egon al zara Gabonetako kontzerturen batean? Etor zaitez Euskal Museora, eta bizi itzazu Gabonak beste modu batean.