Euskal Jaiotza erraldoia Euskal Museora itzuliko da Gabonetan, protagonisten artean Olentzero duela
Bizkaiko erakundeak, Bizkaiko Jaiotzazaleen Elkartearekin batera, obra hau aurkeztuko du klaustroan, 2019ko azaroaren 30etik 2020ko urtarrilaren 10era
Erakusketa hau bisitatzea Bilboko Gabonetako ohiko planetariko bat bihurtu da dagoeneko
Jaiotza museoaren ordutegian egongo da ikusgai
Aurten, beste behin ere, Euskal Museoak, Bizkaiko Jaiotzazaleen Elkartearekin batera, Euskal Jaiotza erraldoi eta entzutetsua aurkeztuko du klaustroan. Euskal Jaiotza euskal paisaia eta ohitura tradizionaletan girotuta dago. Bertan, herri-arkitekturaren zenbait adibide ikus daitezke: Zeberioko Etxebarria baserria, ataripean Jesus Haurraren Misterioa irudikatuta; Zeanuriko Emaldi baserria eta Berrizko Isuntze izenekoa, eta, halaber, Mungiako Landetxo Goikoa baserria, Olentzero atarian eserita dagoela. Horien inguruan nekazariak eta emakumeak daude, eguneroko zereginei ekiten.
Euskal Jaiotza bisitatzea euskal Gabonetako ohiko planetariko bat bihurtu da dagoeneko. Aurten, gainera, Euskal Museoak aldi baterako “Azken alabak” erakusketa jarriko du ikusgai aldi berean.
Euskal Jaiotza 2019ko azaroaren 30etik 2020ko urtarrilaren 10era egongo da ikusgai, museoaren ordutegian.
Aukera paregabea da, etxeko txikiek euskal tradizioak gertutik ezagutu ditzaten, neurri handiko jaiotza batez gozatzen duetn bitartean.
Ez ezazu hutsik egin, eta etor zaitez Gabonetan Euskal Museora, Euskal Jaiotza ikustera! Parekorik ez duen Gabon-plana Bilbon.