Bilboko Portu Agintaritzak eta Euskal Museoak Telesforo de Errazquin enpresariaren argazki-lanak egutegi baten bidez zabalduko dituzte
Bilboko Portuko Agintaritzak eta Bilboko Euskal Museoak Pedro Telesforo de Errazquin Astigarraga bilbotar enpresari eta argazkilari afizionatuaren figura berreskuratu dute, berak egindako hamairu argazki aukeratuz. Argazki horiek, Museoan bertan eskuratu ahalko den Portu Agintaritzaren ohiko egutegia [AGORTUTA] osatuko dute.
Argazkiak, 1860 eta 1895 urte artekoak direnak, Euskal Museoan gordeta dauden beirazko 530 plakaz osatutako artxibo baten parte dira, eta lankidetza honi esker, 2020rako egutegian ikusteko aukera izango dugu. Egutegi horren osagarri, Bilboko alde zaharreko Gurutze kalean, Santos Juanes elizatik gertu, aire zabaleko erakusketa bat jarriko da.
Aukeratutako argazkiek gaur egun ia ezagutezinak diren tokiak erakusten dituzte, eta Bilboko portuko kai zaharren eta Badiaren arteko tarte horretan hartu ziren. Era berean, dokumentu historiko aparta dira, itsasadarrean denboran zehar izandako aldaketa sakonen lekuko leialak direlako.
Telesforo Errazquin Bilbon jaio zen 1834an, eta 26 urte besterik ez zituela familiaren negozioa -Errazquin e Hijos kontsignatarioa- zuzendu zuen, Bilboko hogei errentarik handienen artean kokatzen zuen higiezinen ondarearekin. Enpresari bezala zuen ospea zela eta, 1886ko maiatzean Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberako lehen lehendakari izendatu zuten eta 1887an, Societé Centrale de la Dynamite deritzonaren buru izan zen. Honako hau, Frantzia, Italia, Suiza eta Espanian kokatuta zeuden lau Nobel lantegiak biltzen zituen nazioz gaindiko organoa zen. 1896an Bilbon sortutako Unión Española de Explosivos elkartearen buru ere izan zen, 1898ko uztailaren 7an hil zen arte. Pedro Telesfororen figura profesionala argazkilari afizionatu legez egin zuen lanarekin osatu zen, eta hori orain, lankidetza honi esker berreskuratu ahalko da.
Iaz, erakunde bi hauen arteko lankidetzak beste argazkilari baten lana berreskuratu zuen, Eulalia Abaituarena, hain zuzen ere. Aipatutako honek, bere kamerarekin Bilbao eta Bizkaiko eguneroko bizitzako alderdiak hilezkortu zituen industria-iraultza gorengo unean zegoenean
TELESFORO DE ERRAZQUINEN ARGAZKI FUNTSA- EUSKAL MUESOKO BILDUMA DIGITALA