Berriak

Oraingo Erakusketa: EUSKALDUNAK KALIFORNIAN BASQUES IN CALIFORNIA

 

Euskaldunek mendeak daramatzate Mundu Berriaren garapenean esku hartzen, eta ukaezina da Kaliforniaren historian izan duten eragina.

Euskaldunek Kaliforniako estatuaren aurkikuntzan eta sorkuntzan parte hartu dute esploratzaile, marinel, soldadu, misiolari, kolono, peoi, aitzindari, gidari eta enpresaburu lanetan. Euskaldunen sorterria Pirinio mendien eta Bizkaiko badiaren kostaldearen artean dago kokatuta, gaur egun Espainiak eta Frantziak partekatzen duten lurraldean, alegia. Euskaldunak 1533an agertu ziren lehenengoz Kaliforniaren historian, eta haien kemena eta grina ikusgai dira gaur egun.

 

Kaliforniaren historia txundigarrian barrena bidaiatuko dugu, euskaldunek egindako esplorazioak, ezarritako kokalekuak eta gaur egun duten rol garrantzitsua ezagutzeko. Izan ere, euskaldunen ehun paregabea nabarmendu egiten da Kaliforniako gizarte multietniko eta polifazetikoaren tapizean.