Euskal Museoak doinua jarriko die Ondarearen Europako Jardunaldiei
Bizkaiko erakundeak Madrilgo Euskal Abesbatzaren (Euskal Etxea) emanaldi bat eskainiko digu urriaren 19an, Klaustroan, bai eta Museoko balkoitik Arkeologi Museoko balkoira egingo den bertso-saio bat ere
Bestalde, urriaren 27an, Kemen Gra Abesbatzak emanaldia egingo du Museoko atarian
Aurten, jardunaldiak “Ondarea plazara!” lelopean egingo dira
Deskargatu: KEMEN GRA ASBESBATZA_EGITARAUA
Bizkaiko Foru Aldundiak, beste behin ere, Ondarearen Europako Jardunaldiak ekarriko ditu, “Ondarea plazara!” lelopean; kultur ondareari buruzko asmo handiko sentsibilizazio-programa da, Europako Kontseiluak sustatua, Europar Batasunaren lankidetzarekin. Urrian izaten dira, eta ondarearekin nahiz historiarekin erlazionatutako jarduerez gozatzeko aukera ematen diete bertaratutakoei.
Euskal Museoak kultur jai honekin bat egingo du, eta euskal musika presente egongo den hainbat ekitalditan parte hartzera gonbidatuko du interesa duen pertsona oro. Jarraian, jarduerei buruzko informazio osoa:
AHOTZAK PLAZARA | Kontzertua
Abestea, euskal tradizio garrantzitsuenetakoa ez ezik, gure ondarea bizirik mantentzeko modu onenetakoa ere bada, baita etxetik kanpo ere. Horrexegatik, 2019ko Ondarearen Europako Jardunaldietan, kantua izango da Euskal Museoaren egitarauaren ardatza. Eta, aurten, aukera emango digu Madrilgo Euskal Orfeoiaz (Euskal Etxea) gozatzeko.
Hizkuntza:
Euskara
Topalekua:
Euskal Museoa. Sarrera Gurutze kaletik
Eguna eta ordua:
Larunbata, hilak 19, 12:00etan
Antolatzailea:
Euskal Museoa
Informazioa:
944 150 231. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
BALKOITIK BALKOIRA | Bertsolaritza
Euskal Museoak eta Arkeologi Museoak euskal kulturarekin hertsiki erlazionatutako tradizio batekin bat egingo dute urrian, erdialdeko Unamuno plazara irteten diren balkoietan egingo den bertso-saio batekin. Gure ondareaz eta gure ohiturez gozatzeko modu on bat, jai-giroan.
Hizkuntza:
Euskara
Topalekua:
Unamuno plaza
Eguna eta ordua:
Larunbata, hilak 19, 13:00ean
Antolatzailea:
Arkeologi Museoa
Euskal Museoa
Informazioa:
944 150 231. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
KEMEN GRA | Orfeoia
Euskal Museoak programatutako musika-tradizioetan inspiratutako egitaraua orain dela gutxi sortutako Kemen Gra abesbatzaren emanaldiarekin osatuko da. Xabier Kalzadaren zuzendaritzapean, 10 lagunek osatzen dute Kemem Gra, eta aurretik beste talde batzuetako kide izan dira, esate baterako, Bilboko Operaren Abesbatza, Ars Viva edo Leioako San Juan abesbatza. A capella abesten dituzten kantak euskarazko abesti tradizionalak dira.
Hizkuntza:
Euskara
Topalekua:
Euskal Museoa. Sarrera Gurutze kaletik
Eguna eta ordua:
Igandea, hilak 27, 12:00etan
Antolatzailea:
Euskal Museoa
Egitaraua:https://www.euskalmuseoa.eus/public_data/pdf/actualidad/a5f02-programacion-kemen-gra-egitaraua.pdf
Informazioa:
Edukiera bete arte. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
Euskal musika oso presente egongo da Euskal Museoak aurten antolatutako jardueretan.
Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko zain izango gaituzue Euskal Museoan!