Berriak

Euskal Museoan Txikiteroen Jaia egingo da, akordeoien kontzertu batekin

 

Loroño Musikaltegiak izango du erakundearen klaustroan abestien errepertorio zabal bat eskaintzeko ardura

Hitzordua urriaren 10ean izango da, 19:30ean

Gainera, urriaren 3tik 11ra, abesbatzak, otxoteak eta Bizkaiko zenbait kuadrilla ibiliko dira Zazpikaleetan, San Frantzisko auzoan eta Bilbo Zaharrean, jai hori ospatzeko

 


 

Aurten ere, Txikiteroen Jaia ospatuko da. Bilbon egingo da, urriaren 3tik 11ra, eta jarduera ugari egingo dira. Oraingoan, Euskal Museoak bat egingo du jaiarekin, eta klaustroko ateak irekiko dizkio LOROÑO MUSIKALTEGIAri, akordeoien kontzertu bat egiteko. Hitzordua URRIAREN 10ean izango da, 19:30ean, Bizkaiko erakundean. Sarrera doakoa izango da, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea. Kontzertura joateko asmoa duten guztiek Gurutze kaleko 4. zenbakitik sartu beharko dute.

Akordeoiak klaustroan joko dituzte, eta ikusleek zenbait abestiz gozatzeko aukera izango dute, inguru pribilegiatu batean. Bilboko Zazpikaleak, bertako tradizioak eta historiaz betetako museo bat ezagutzeko beste modu bat da hau.

Hurrengo egunean, ostiralean, URRIAREN 11n, TXAKOLIN-KALEJIRA ere museoko klaustrotik aterako da, 11:30ean.

Bilboko tradizioaz gozatzea gustuko duzu? Ez ezazu galdu kontzertura joateko aukera.