Berriak

Euskal Museoak zozketa ERRALDOI bat egin du… Nork irabazi du saria?

 

Irailaren 25an,  goizeko 10etan, Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak Erakusketaren inguruan udan antolatutako bi lehiaketen zozketak egin dira Bilboko Euskal Museoan antolatzaileen eskutik:

 

 

  • Euskal Museoa – Bilbao – Museo Vasco: Sorkunde Aiarza

  • Café Lago:  Bonifacio García.

  • Erriberako Merkatua - Mercado de La Ribera: Asier Beato

  • BilbaoHistoriko: Unai Aizpuru

  • Zazpikaleetako Merkatarien Hosteleritza eta Enpresen Elkarteak – Asociación de Comercios, Hostelería y Empresas del Casco Viejo – Zazpi Kaleak: Eider Txarroalde

  • San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Merkatarien eta Enpresen Elkarteak – Asociación de Comerciantes y Empresas de S. Francisco y Zabala: Manolo Herrero

  • Bilboko Aste Nagusiko Gida Pirata: Jesús Zabala, Elena Marsal, Andoni Lekuona, eta Mikel Bilbao.

 

Sariak urriaren 2an, astelehena, arratzaldeko 6etan emango dira, Euskal Museoko klaustroan (Gurutze kalea 4 zk.), erakunde babesleen ordezkarien eskutik.

 


 

::: Bilboko Aste Nagusiko Gida Piratak, Zazpikaleetako Merkatarien Hosteleritza eta Enpresen Elkarteak, Café Lagok  eta Erriberako Merkatuak babestutako Lehiaketan:

¿ 1980ko Baserritarren bikoteak euskal landa-eremuko zer bi pertsonaia arketipiko irudikatzen ditu?

 

Lehiaketan 355 txartel zenbatu dira guztira. Etxekoandrea eta Baserritar xelebrea gisa erantzun duten  143 txartelen artean egin zan zozketa eta honako hauek izan dira irabazleak:

 

A. C.  - TXOKOLATADA Café Lago kafetegian (Bilboko Posta kaleko 13. zk), familiarekin edo kuadrillarekin konpartitzeko

A. B.  - Erriberako Merkatuak oparitutako 50 € TXARTELA, elkarteko saltokietan 0-Km-ko produktuak erosteko.

C. C. -  Zazpikaleetako Merkatarien Hosteleritza eta Enpresen Elkarteak, oparitutako 50 € TXARTELA  elkarteko saltokietan gastatzeko. 

 

 

::: BilbaoHistorikok eta San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Merkatarien eta Enpresen Elkarteak babestutako Lehiaketan:

Nork asmatu eta marraztu zuen Bilboko armarria txapela eta oinarekin, Buruhandia egiteko erabili dena ?

 

Zozketan 416 txartel zenbatu dira guztira. Juan Carlos Eguillorrek 1978.urtean lehen Aste Nagusiko lepoko urdinerako egin zuen diseinua dela erantzun duten 383 txartel tartean egin da eta hauek izan dira irabazleak:

 

O. A. - Txapeldun menu bat 2 pertsonarentzako Arandia de Julen jatetxean (Enkarnazio plaza 10. Atxuri, Bilbo)

M. M.  - 2 pertsonarentzako menu bat Fernando Marinaren Pikas jatetxean (Martzana kaia 8. Bilbo)

 

 

Euskal Museoak sarituei “Erraldoiak / Gigantes  / Giants”, Begoña Elorrieta eta Alex Orbek egindako ipuina oparituko die.