Berriak

SER BILBAO kateak zuzeneko topaketa bat antolatu du Euskal Museoan

 

Irrati-kateak zenbait eragile, pertsona ospetsu eta merkatari bildu ditu, Bizkaiko tokiko merkataritzari buruz hitz egiteko

 


 

Euskal Museoak ateak ireki dizkio Ser Bilbao irrati-kateari, eta Azul Tejerina kazetariak zuzendu du ekitaldia. Kateak topaketa bat antolatu du Bizkaiko erakundearen klaustroan, Bizkaiko tokiko merkataritzaren egungo egoerari buruz hitz egiteko. Ekitaldian, Euskadiko hainbat merkatari-elkarteren ordezkariek parte hartu dute, alegia, tokiko merkataritzari lotutako pertsonek edo erakunde-ordezkariek. Horrez gain, mahai-inguru txiki bat izan da, eta nortasunaren eta brandingaren esparruan aditua den Andy Stalmanek parte hartu du topaketan.