Euskal Museoak Open House 2019 ekimenarekin bat egingo du
Open House Bilboko ate irekien jaialdirik garrantzitsuena da
70 eraikin edota espazio esanguratsu baino gehiago bisitatu ahal izango dira boluntario gidarien laguntzari esker
Bestalde, Euskal Museoak ekimen honekin bat egingo du, museoko klaustro historikoan zehar bisita bat eginez
Bilboko Euskal Museoak bat egingo du Open House Bilbao ekimenarekin, irailaren 28an. Ate irekien jardunaldi honek aukera ematen die herritarrei inoiz bisitatu ez dituzten lekuak ezagutzeko, helburu solidario batekin. Hori dela eta, museoak bere espazioak irekiko ditu jardunaldi honetan, klaustro estali historikoan barrena bisita gidatua eskaintzeko. Ibilbide bat euskal kulturan zehar, leku honetan historian egin diren jarduerei buruz jakiteko, Open House ekimeneko gidari boluntarioen eskutik.
Bisitak 20 pertsonako taldetan egingo dira, ordutegi hauetan:
Irailaren 28an (larunbata), 10:00etatik 14:00etara; bisitaren iraupena 30 minutukoa izango da.
Jarduera doakoa da, eta parte hartzeko, museora joan besterik ez dago, goian zehaztutako ordutegian.
Inoiz ikusi ez dituzun lekuak ezagutu nahi dituzu? Ez egin zalantzarik, etor zaitez museora Open House Bilbao ekimenaz gozatzera!
Egitaraua ikusi eta informazio gehiago eskuratzeko: www.openhousebilbao.org