Berriak

BILBOKO ERRALDOI ETA BURUHANDIEN BISITA GIDATUAK

 

 

EUSKAL MUSEOAK BISITA GIDATUAK ESKAINIKO DITU LEHENENGOZ UZTAILEAN, 'BILBOKO ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK' ERAKUSKETA IKUSTEKO

 

Xedea da bisitariek Museoaren aldi baterako erakusketarik arrakastatsuena hurbiletik ezagutzeko aukera izatea

 

Uztailaren 1, 5, 10, 15 eta 19an bisitak euskaraz izango dira. Uztailaren 3, 8, 12 eta 17an, berriz, gaztelaniaz

 

Bisitariek 11:30ean egon beharko dute Bizkaiko erakundean

 

Doako jarduera da, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea


 

Euskal Museoak ‘Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak’ erakusketa aurkeztuko du udan, inoiz baino berritasun gehiagorekin. Horietako bat da bisita gidatuen eskaintza; uztail osoan eskainiko dira, Bizkaiko erakundeko klaustroan. Bisita hauen helburu nagusia da ikusleek gertutik ezagutzea bilbotar pertsonaia ezagun horien atzean dagoen historia.

Hori dela eta, Euskal Museoak doako jarduera hau eskainiko du, eta aurrez izena emateko beharrik gabe, gainera. Uztailaren 1, 5, 10, 15 eta 19an bisitak euskaraz izango dira. Uztailaren 3, 8, 12 eta 17an, berriz, gaztelaniaz. Museoko langileak bertako hallean egongo dira egun horietan 11:30ean, ‘Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak’ erakusketarekin gozatu nahi dutenei bisita eskaintzeko prest.

Aste Nagusiko pertsonaiarik famatuenek Euskal Museoan igarotzen dute uda, eta, bisita gidatu hauei esker, ikasi ahal izango da nondik datozen, zer adin duten, zergatik dituzten jantzi horiek edo urteetan zehar nola aldatu diren.

Bilboko Erraldoi eta Buruhandien zale sutsua zara? Jarduera hau zuretzat da.

 

 

OINARRIZKO INFORMAZIOA. ERRALDOI ETA BURUHANDIEN BISITA GIDATUAK

Eguna: uztailaren 1, 5, 10, 15 eta 19an (euskaraz). Uztailaren 3, 8, 12 eta 17an (gaztelaniaz).

Ordua: 11:30ean.

Prezioa: Dohainik.

Hizkuntza: Euskara / Gaztelania.

Topalekua: Euskal Museoa (Unamuno plaza 4).

Aurretiazko izen-ematea: ez da beharrezkoa.