Berriak

"ERRALDOIAK" AURRENTZAKO IPUINAREN AURKEZPENA

 

Aurkezpena: 2019ko uztaila 10

Euskal Museoko Klaustroan  |  10:30ean.

Haur eta gazteei zuzenduta. Testuak Begoña Elorrietak idatzi ditu, eta ilustrazioak, berriz, Alex Orbek egin ditu.

 

"Gigantes/Erraldoiak/Giants” dugu IPUINAK bildumako hirugarren izenburua. Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratzen du bilduma hori. 2017an abiatu zen bilduma, Bizkaiko herri-kultura, mitologia eta folklorea haur eta gazteen artean ezagutzera emateko, eta hiru eletan, gainera –euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez–. Lehen liburua Gargantuari buruzkoa izan zen: “Gargantua txapeldun”. Mikel Gil Sojok idatzi zituen testuak, eta Andrea Alonso Vargasek egin zituen ilustrazioak.

2018an, ostera, “Marijaia” argitaratu zen, Aste Nagusiko erreginaren omenez. Idoia Barrondok idatzi zuen, eta ilustrazioak Nuria Hachek egin zituen. Liburu horrek arrakasta handia bildu zuen Bilboko jaietan, festetako pertsonaiarik maitagarrienaren kolore biziak erakusten baitzituen.

Orain, 2019an, eta Euskal Museoak antolatzen duen “Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak” erakusketarekin bat eginez, hainbat pertsonaia hautatu dira, eta ez bat bakarra: Erraldoiak, Bilboko pertsonaia guztiz ezagunak. Begoña Elorrietak idatzi ditu testuak, eta Alex Orbek egin ditu ilustrazioak. Bien elkarlanaren bidez sortu da liburu hau, non bi gaztek deskubrituko baitute Euskal Museoko Erraldoiak bizirik daudela.

Bilduma honi esker, gazteek eta turistek gertutik ezagutu dezakete euskal kultura eta Bizkaiko mitologia eta folklorea. Gainera, zenbakiak ez dira inoiz berdinak; izan ere, ilustratzaile eta idazle bana aukeratzen dugu liburu bakoitzerako, eta ilustratzaileek nork bere modura islatzen dute idazleak proposaturiko testua.

Liburuak Museoan bertan salduko dira, udan, 8 euroan.