Berriak

ERRALDOIEKIN DANTZA ESPAZIOA

 

2019ko uztaila 4, 11 eta 18  |   Euskal Museoko KLAUSTROAN [Gurutze kaletik sartuta]  |   11:30etik 13:30era 

 

Erraldoien Ondalan Konpartsak erraldoiekin dantza egiten erakutsiko die gaztetxoei, Museoko Klaustroan.

 

Zortzi buruhandi erabiliz, 15 urtetik beherako gaztetxoek ikasiko dute nola egiten den dantza, uztaileko lehen hiru ostegunetan. Txiki-txikiek, ordea, marrazkiak, margoak eta txapak egingo dituzte.

 

Ez duzu zertan aldez aurretik izenik eman. Doako jarduerak.

Sarrera dohainik, betiere, leku-kopuruaren arabera.