Berriak

ARKEOLOGIAREKIN HITZORDUA BIZKAIAN: EUSKAL MUSEOAREN ARKEOLOGI IKONOAK

 

 


Deskargatu: ARKEOLOGIAREKIN HITZORDUA BIZKAIAN_EGITARAUA


 
Aurten, Bizkaian zein Europa osoan, lehen aldiz egingo dira Arkeologiari buruzko Europako Jardunaldiak, Arkeologiako Prebentzio Ikerketen Frantziako Institutu Nazionalaren ekimen bati jarraituz (Frantzian, hamar urte baitaramatza horrelako ekitaldi bat antolatzen).
 
Jardunaldi hauen bitartez ikerketa, bildumak eta ondare arkeologikoa sustatu eta zabaldu nahi dira. Helburua interesa dutenei disziplina honen barneko alderdiak ezagutaraztea da: indusketetatik museoetan eta ikerketa-zentroetan egiten diren lanetaraino. Hala, arkeologia altxor ezkutuen bilaketarekin horrela identifikatzen duen topikoa apurtuko da.
 
Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta, Arkeologi Museoak koordinatuta eta EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarearen UNESCO Katedraren, El Pobal Burdinola Museoaren, Euskal Museoaren, Artelan Berreginen Museoaren, Enkarterrietako Museoaren, Bizkaiko Ibilbide Historikoen Programaren eta Ondare Babesa enpresaren laguntzaz, aurtengo jardunaldien bidez erakutsi nahi da zer nolako eginkizuna betetzen duten aztarnategien, eraikinen eta paisaien berreskurapenak, etorkizun handiko plangintza-tresna bilakatuz.
 
 
EUSKAL MUSEOAREN ARKEOLOGI IKONOAK
Bisita Gidatua  |  ekainaren 15ean   |   Unamuno plazan  |  12etan
 
 
Euskal Museoak bere hormen artean Bizkaiko arkeologiaren lan garrantzitsuenetariko batzuk gordetzen ditu: Mikeldi, Kurtziozko lurperatzea eta Nabarnizko hil-oihala.
Beraiek izango dira bisita gidatu bereziaren protagonistak. Klaustroaren erdian nagusi da historiaurreko idoloa eta urteak igaro ahala erakundearen irudi bihurtu da.
Meseta gaztelarretik kanpo agertu den mota honetako historiaurreko idolo gutxietako bat da eta merezimendu osoz lortu du ospea. Bestalde, lurperatze eta hil-oihalari (XV-XVI. mendeko ehun-altxorra) esker, euskaldunen hileta-munduari lotutako errituak hurbilagotik ezagutuko ditugu.