6 KARTEL LEHIATUKO DIRA 2019KO ASTE NAGUSIAREN IRUDIA IZATEKO
133 kartel aurkeztu dituzte Bilboko jaien irudi ofiziala izateko lehiaketara, eta aukeratutakoak “FESTAK BIHOTZEZ”, “BETI MARIJAIA”, “HASIERA”, “WE LOVE MARAJAIA”, “GURE MUNDUA” eta “BILBAO CON LOS BRAZOS ABIERTOS” dira.
Kartel irabazlea ekainaren 10etik 14ra bitartean bozkatu ahalko da, bai Euskal Museora joanez, bai online, udalaren webgunearen bidez eta komunikabide kolaboratzaileen bidez.
Behin betiko erabakiaren balioaren % 66 herritarren bozka izango da; gainerakoa, % 33, epaimahai aditu batek erabakiko du.
2019ko Aste Nagusirako atzerako kontaketa hasi da kartela aukeratzeko lehiaketako sei finalisten aurkezpenarekin. Haietako bakarra izango da Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala, 41. edizioan. “FESTAK BIHOTZEZ”, “BETI MARIJAIA”, “HASIERA”, “WE LOVE MARAJAIA”, “GURE MUNDUA” eta “BILBAO CON LOS BRAZOS ABIERTOS” dira hautatutako lanak, aurten lehiaketa tradizionalean aurkeztu diren 133 karteletatik. Iaz 178 aurkeztu ziren.
Oso leku ezberdinetatik heldu zaizkigu, eta hori benetan aberasgarria izan da: Nafarroa, Araba, Madril, Bartzelona, Sevilla, Leon eta Cuenca dira jatorrietako batzuk. Halere, bertokoak, Bilbo eta Bizkaikoak, izan dira nagusi.
Lehenengo aukeraketa egin duen epaimahaiko kideak hauexek izan dira: Itziar Urtasun, Jai Batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza eta Yolanda Díez zinegotziak; Ziortza Larreategi Bilboko Konpartsak elkarteko kidea; Joseba Solozabal, Grupo Nervión-eko kazetaria eta 2009ko Aste Nagusiko pregoilaria izan zena, eta diseinuaren eta komunikazioaren alorretako zenbait profesional: Iraide Egia, Logoritmo agentziako diseinugile grafikoa eta zuzendaria; Sandra Atutxa, DEIAko kazetaria; Esmeralda Herlo, blogari bilbotarra; José Felix Ruiz, Trupp Publicidad-eko kontuetako zuzendaria eta Bizkaiko Publizitate Agentzien Elkarteko presidentea; eta Bilbao Art District-eko komisarioak: Andrea Estankona ikertzailea eta MawatreS artista.
Lehenengo balorazio honetan, epaimahaiak adierazi duenez, batik bat lanen kalitate teknikoa eta lehiaketaren oinarrien errespetua izan dira kontuan.
BOZKETA, EKAINAREN 10ETIK 14RA
Bilboko Udalak 2019ko Aste Nagusiko kartela aukeratzeko prozesuan herritarren parte-hartzea indartu gura du. Beraz, aukeratzeko erabakiaren balioaren % 66 herritarren esku egongo da, eta gainerako % 33a, aipatutako epaimahai espezializatuaren esku.
Kartel irabazlea ekainaren 10etik 14ra bitartean bozkatu ahalko da, bai Euskal Museora joanez, bai online, udalaren webgunearen bidez eta komunikabide kolaboratzaileen bidez.
Honela banatuko da 2019ko Aste Nagusiko kartelaren bozketa:
-
Herritarren bozketa presentziala (% 66) Bilboko Euskal Museoan (Unamuno plaza, 4).
- - Astelehenetik barikura, 10:00etatik 19:00etara (martitzenean itxita dago, asteko jaieguna hartzen dutelako).
- - Botoa emateko, nortasun-agiria aurkeztu behar da (NAN, gidabaimena edo antzekoa).
- Herri-bozketa, udalaren webgunearen bidez eta komunikabide kolaboratzaileen bidez (% 33).
- Epaimahaiaren bozketa (% 33).
Irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du eta 2019ko Aste Nagusia iragarriko duen irudia berea izateko ohorea izango du.
SARE SOZIALAK:
BILBAO UDALA
FACEBOOK https://www.facebook.com/bilbao.udala/
TWITTER https://twitter.com/bilbao_udala
INSTAGRAM https://www.instagram.com/bilbao_udala/?hl=es
BILBOKO JAIAK
FACEBOOK https://www.facebook.com/bilbaofestak/
TWITTER https://twitter.com/bilbao_jaiak
Webgunea: www.bilbao-astenagusia.eus