Euskal Museoak bat egingo du 2019 Museoen Nazioarteko Eguneko festarekin, eta sarrera doan izango da
Euskal Museoak bisita gidatu bat eskainiko du, ‘Tradizio industriala: Etorkizunari begira’, maiatzaren 17an, 18:00etan.
Euskal Museoak sarrera doan izango du maiatzaren 18an eta 19an
Jarduera guztiak doakoak dira. Bisita gidaturako, 94 415 02 31 telefonora deitu eta izena eman beharko da aurrez.
Euskal Museoak aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du. Urte honetako leloa: Museoak Kultura Ardatz Gisa: Tradizioaren Etrokizuna.
Oraingo honetan, Euskal Museoak bisita gidatu bat eskainiko du maiatzaren 17an (ostirala), 18:00etan: ‘Tradizio industriala: Etorkizunari begira’. Ramón de la Sotarekin hasiko da ibilbidea; Bizkaiko industrializazioan eta garapen ekonomikoan funtsezkoa izan zen, eta aurretik zegoen egoera ekonomikoa, soziala eta kulturala ere aztertuko da, baita bere fortuna nola lortu zuen ere maila guztietan, aurreko egoera horretan izan zuen ekintzailetzari esker.
Bisita honetan parte hartzeko, aurrez eman behar da izena, 94 415 02 31 telefonora deituta.
Gainera, Bizkaiko erakundeak sarrera doan eskainiko du egun hori ospatzeko. Bertaratzen direnak doan sartu ahal izango dira museora, maiatzaren 18an eta 19an.
Aukera egokia Euskal Museoko bilduma iraunkorrak eta aldi baterakoak ezagutzeko.
Gaur egun, Euskal Museoak ‘EUSKARA IBILTARIA’ erakusketa dauka aldi baterako, Euskaltzaindiaren lankidetzarekin diseinatuta.
Ezin duzu galdu kultur jai hau. Nork ospatu nahi du Museoen Nazioarteko Eguna?
Apuntatu zure agendan data hauek, eta ez galdu aipatutako jarduerak.
MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA
Maiatzaren 17an (ostirala), 18:00etan:
‘Tradizio industriala: Etorkizunari begira’ BISITA GIDATUA
944150231 telefonora deitu izena emateko
Doako jarduera
Maiatzaren 18an eta 19an
Museora SARRERA DOAN