Berriak

Euskal Museoak maiatzean ospatuko du ikasturteko azken erromeria, Aiko Taldearen eskutik

 

Bizkaiko erakundeak estalita dagoen bere klaustroko ateak irekiko ditu maiatzaren 11n, 19:00etatik 21:00etara bitartean, euskal kulturaren jai parte-hartzaile hau ospatzeko

Jarduerak arrakasta handia izan du urria eta maiatza bitartean

Museoaren eta AIKO TALDEAren arteko lankidetzak dantza tradizionalaren zabalkundea indartzeko balio izan du

Ekitaldirako sarreraren salneurria euro batekoa da

 


 

Euskal Museoak ikasturteko azken erromeria ospatuko du larunbat honetan, maiatzaren 11n, Aiko Taldearen eskutik. Klaustroan egingo du, 19:00etatik 21:00etara bitartean, azken hilabeteotan gero eta handiagoa izan den arrakastaren ondoren. Joan den irailean Bizkaiko erakundeak Aiko Taldearekin sinatu zuen akordioak dantza tradizionala zabaltzen lagundu du, eta, beste behin, estalitako bere klaustroko egitarauaren jarduera kulturalen aldeko apustua egin du, ardatz nagusi gisa.

Erromeria hau, hileko bigarren larunbatetan egiten dena, oso parte-hartzailea izan da eta interesatuta dagoen publiko guztiari zabalik egon da. Egun guztietan, Bizkaiko erakundeak “ez dago sarrerarik” kartela eskegi du. Toki apartean dantza praktikatu eta gozatzeko jarduera kulturala da, Mikeldiren gerizpean. Aikoko musikari Sabin Bikandi (txistu eta danbolina), Álvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) izan dira, Patxi Labordaren zuzendaritzapean, ikasturte osoan zehar jaia girotzeko ardura izan dutenak.

Erromeriarekin, Euskal Museoak lanean jarraitu nahi izan du bere helburu nagusietako batean: euskal kultura mantendu eta zabaldu. Normalean, bere bildumaren piezen bitartez egiten du (alde materialarekin), eta, aurten, euskal kulturan aipagarria den ondare ez materialarekin egin du.

Halaber, azken ekitaldi honetan, jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok Gurutze kaletik sartu beharko du Euskal Museoko klaustrora. Sarreran, erromeria hasi baino minutu batzuk aurretik euro bateko balioa izango duen txartela eskuratu ahal izango da.

Ez ezazu galdu Aiko Taldearen azken erromeria Euskal Museoan! Bizi ezazu dantza tradizionalaz gozatzeko esperientzia.