Berriak

2019ko Bilboko Otxoteen I. Topaketa Euskal Museoan

 

Bizkaiko museoak klaustroko ateak zabalduko ditu MAIATZAREN 5ean (igandea), 12:00etan, musika tradizional honekin gozatu ahal izateko

 

DOAKO ekitaldia izango da

 

Jardueran otxote hauek hartuko dute parte: LUR MAITEA, TXIPLI TXAPLA, eta JATORKI ABOTS ZURIAK

 

Gainera, honako hauek arituko dira otxoteen ondoan: Bilboko txistularien taldea, Ainhoa Arregi sopranoa, Alberto Nuñez tenorra, Mario Lerena pianista eta Nere Arregi sopranoa


 

Euskal Museoak apustu egiten jarraitzen du, euskal kultura ezagutzera emateko. Hori dela-eta, maiatzaren 5ean (igandea), 12:00etan, ateak zabalduko ditu, 2019ko BILBOKO OTXOTEEN I. TOPAKETA eskaintzeko. Bizkaiko museoko klaustroan doako ekitaldi hau izango dugu ikusgai, LUR MAITEA, TXIPLI TXAPLA eta JATORKI ABOTS ZURIAK otxoteekin.

Gainera, honako hauek arituko dira otxoteen ondoan: Bilboko txistularien taldea, Ainhoa Arregi sopranoa, Alberto Nuñez tenorra, Mario Lerena pianista eta Nere Arregi sopranoa.

Otxote hauek lehenengo aldiz arituko dira Euskal Museoan; beraz, aukera aparta da espazio berezi honetan ikusi ahal izateko.

Bizkaiko museoko ekitaldia amaitu ondoren, 13:30ak aldera, talde guztiak Bilboko Zazpi Kaleetatik ibiliko dira kalejiran, txistulari baten laguntzaz, eta toki hauetan egingo dituzte geldialdiak:

 

Plaza barria 10

[ 13:30 / 13:40 / 14:20 ]

Plaza barria 2

[ 13:30 / 13:40 / 14:30 ]

Andra Maria kalea 10

13:30 / 13:55 / 14:30 ]

Jardines kalea 2

13:40 / 14:05 / 14:20 ]

Andra Maria kalea 13

13:55 / 14:05 / 14:20 ] 

Txakur kalea 6

13:55 / 14:05 / 14:30 ]

 

2019ko Bilboko Otxoteen I. Topaketa Euskal Museoan izango da. Galdu egingo duzu ala? Zatoz klaustrora musika tradizionalarekin gozatzera.