Euskal Museoak Pazko Asteko tailerrerako pintxo-sortzaile txikiak behar ditu
“Pintxo-Lata” apirilaren 24, 25 eta 26an egingo da 11:30etik 13:30era bitartean, eta elikagaien kontserbazioa ezagutzeko bisita gidatua ere egongo da.
Gastronomia tailerra hasi aurretik –arrain kontserbak landuko diren tailerra–, euskal kontserba industriak gatzituetan duen garrantziari buruz hitz egingo da.
Familia jarduera honetan izen-ematea doakoa da, eta 94 415 02 31 telefonoan egin beharko da
6 eta 10 urte arteko umeei zuzendutako tailerra da (+ laguntzailea). Pintxoa egiteaz gain, chef txikiek probatu egin ahalko dute eta benetako sukaldari baten txapa eraman ahalko dute etxera.
Bilboko Euskal Museoak etxeko txikienek Pazko Asteko jaiegunetan gozatu ahal izateko plan dibertigarria proposatzen du. Horren haritik, Bizkaiko erakunde honek “Pintxo-Lata” doako familia tailerra antolatu du. Ekintza apirilaren 24, 25 eta 26an izango da, 11:30etik 13:30era bitartean. 6 eta 10 urte arteko umeek (+ laguntzailea, heldua) itsasoaren gelan bisita gidatua egingo dute, hozkailua existitu aurretik elikagaiak nola mantentzen ziren ikasteko, eta, bereziki, arraina nola mantentzen zen ikasteko.
Gainera, Euskadin hain garrantzitsua izan den euskal kontserba industriarekin lotutako guztia ikasiko dute. Ondoren, chef txiki bihurtuko dira. Parte-hartzaileak tailer gastronomikora joango dira, arrain kontserba ezberdin eta zaporetsuekin pintxo bat sortzeko. Tailerrean, kontserba ezberdinei buruzko azalpenak emango dira, egun existitzen diren espezieak, izenak eta eskaintza ezagutarazteko.
Parte-hartzaile bakoitzak egiten duen pintxoa probatu ahalko du, eta etxera benetako sukaldari baten txapa eraman.
Etxeko gazteenak gastronomian, euskal kulturaren parte garrantzitsu batean, murgiltzeko modu interesgarria. Euskal itsasoari buruz ikasteko eta Bilbon Aste Santu familiarraz gozatzeko tailerra.
Egun batez chef izan nahi duzu? Etor zaitez Euskal Museora!
Oinarrizko informazioa
PINTXO-LATA TAILERRA
Apirilaren 24, 25 eta 26an, 11:30etik 13:30era bitartean
Gehienez 20 pertsona
Adina: 6-10 urte
Hizkuntza: euskara
Prezioa: dohainik
Aurrez erreserbatu behar da 94 415 02 31 telefonoan
Tokia: Euskal Museoa