Berriak

‘Euskara Ibiltaria’, ikusi, entzun eta usaindu daitekeen erakusketa


 

Euskara Ibiltaria erakusketa berritua eta interaktiboa Bilboko Euskal Museoan izanen da ikusgai, ekainaren 16a bitarte.

Laboral Kutxak babesten duen Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren (#EHHA) materialekin egin da erakusketa, euskaldun eta erdaldunei zuzendua dagoena. Bide batez, Atlasaren X. liburukia 15ean aurkeztuko da, bihar hasi eta bi egunez luzatuko den Nazioarteko Dialektologia biltzarraren barruan.

Zentzumenak baliatuz, euskararen hitz eta hotsekin jolastu, ikasi eta entretenitu ahal izango du bisitariak: lau joko, puzzle bat, 54 mapa interaktibo, herritarren ahotsak…

“Ikusi, entzun eta usaindu daitekeen erakusketa da Euskara Ibiltaria”, azpimarratu du Xarles Videgain EHHA egitasmoaren arduradunak.

Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Gaur aurkezten dugun ekimen hau aurrera ateratzeko behar-beharrezkoa izan da elkarlana. Beraz, eskerrik asko Atlasaren proiektua hasiera-hasieratik babestu duen Laboral Kutxari, eta baita Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari, Euskal Hirigune Elkargoari, Euskararen Erakunde Publikoari, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiei, Bilboko Udalari, eta, nola ez, Euskal Museoko arduradunei"

 


ERAKUSKETA