Euskal Museoak BilbaoMusikaren bisita izango du, mozorroz betetako erromeria ospatzeko
Bizkaiko erakundeak klaustroko ateak zabalduko ditu ostiralean, martxoaren 1ean, 19:00etatik aurrera, ekintza kultural hau egiteko
Jarduera doakoa da
BilbaoMusikako fanfarreak jauzi eta bikoteko dantzetako erromeria girotuko du, Inauteriak ospatzeko
Bilboko Euskal Museoak 2019ko programazioa aberasten duten jarduerak aurkezten jarraitzen du. Oraingoan, Bizkaiko erakundeak lankidetza hitzarmen bat sinatu du BilbaoMusikarekin, erromeria egiteko ostiralean, martxoaren 1ean, 19:00etan. Jarduera Museoko klaustroan egingo da, eta doakoa izango da, lekua bete arte.
BilbaoMusikako fanfarreak gozatzeko aukera emango die bertaratzen direnei, jauzi eta bikoteko dantzetako erromeria batekin, Inauteriak ospatzeko. Euskal Museoak egunetik egunera jarraitzen du lanean, euskal kultura hedatzeko asmoz. Jarduera hau horren adibide da.
Jai-jarduera hau herritarrei irekita dago, eta, beraz, Bizkaiko erakundetik eta BilbaoMusikatik pertsona guztiak animatzen ditugu, erromeriara mozorrotuta etortzera.
Inauterietarako plan bila zabiltza Bilbon? Goza ezazu Euskal Museoan erromeria honetaz, BilbaoMusikako fanfarrearekin!
OINARRIZKO INFORMAZIOA
Eguna: 2019ko martxoak 1
Ordua: 19,00etan
Prezioa: Doan
Elkartzeko tokia: Euskal Museoko Klaustroa [Gurutze kalea, 4]
Doako sarrera lekua osatu arte