Berriak

Martxoak 8 | Euskal Museoak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du

 

Euskal Museoak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du, euskal ogibide tradizionaletan egin duten lan garrantzitsua gogora ekarriz

 

Bizkaiko erakundeak martxoaren 6an, arratsaldeko 18:00etan, ospatuko du `Martxoaren 8a´, bisita gidatu batekin.

 

Jarduera honetan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aurretiaz izena ematea, 94 415 02 31 telefono zenbakira deituta

 


 

Euskal Museoak balioan jarri nahi du emakumeen zeregina. Hori dela-eta, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduera bat antolatu du. Bisita gidatu bat izango da, emakumeengatik eta emakumeentzako pentsatua; xedea da egun hau baliagarria izatea gaurko gizartean emakumeek egiten duten lan garrantzitsua nabarmentzeko.

Hitzordua martxoaren 6an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Euskal Museoan. Bisita gidatu berezia izango da, eta “Emakumeen aztarnen atzetik” izenburua izango du. Museotik egingo den ibilbidean zehar, euskal ogibide tradizionalei buruz hitz egingo da; itsasoa, tabako industriarekin zerikusia dutenak, baita maistra, jostun eta bitxigileei buruz ere, horietan guztietan emakumeek oinarrizko egitekoa izan baitute. Gainera, ezagunenak diren euskal emakumeen hainbat biografiatako istorioak ere sortuko dira, ziur. Amaitzeko, erakundearen beraren egitura aztertuko da; izan ere, historian zehar emakumeek zuzendu dute eta langile gehienak ere emakumezko teknikariak dira.

Bisitan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aurretiaz izena ematea, 94 415 02 31 telefono zenbakira deituta; gehienez, 30 pertsonarentzat egongo da.

 

EUSKAL MUSEORA EGINGO DEN BISITA GIDATUAREN OINARRIZKO INFORMAZIOA

 

Eguna: martxoak 6

Ordua: 18:00

Salneurria: doakoa

Hizkuntza: gaztelania

Elkartzeko tokia: Euskal Museoa (Unamuno Plaza 4)

Aurretiazko izen-ematea: 94 415 02 31