Berriak

Aldundiak enpresak eta entitateak bultzatu ditu Bizkaiko kirol-ehuna indartzera Bizkaia Bizkaialderen urteko topaketan

 

Urteroko hitzordu honek Bizkaia Bizkaialde osatzen duten 37 enpresa, 28 klub eta 34 taldeko ordezkariak bildu ditu.

 


 

Bizkaia Bizkaialde fundazioak urtero egiten duen ekitaldiak lurralde honetako kirolaren ordezkari asko bildu ditu berriz ere; izan ere, fundazioa osatzen duten 37 enpresa, 28 klub eta 34 taldeko ordezkariak izan dira han. Euskal Museoan izan da hitzordua, eta fundazioaren patronatuko buruak eta Euskara eta Kulturako diputatu Lorea Bilbaok eskerrak eman dizkiete lurraldeko kirola babestearen alde egiten duten entitateei, eta egindako ahaleginaren balioa nabarmendu dute.

Bizkaia Bizkaialde fundazioaren patronatuak harrera egin die fundazioa osatzen duten entitateei eta enpresei, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Bizkaia Bizkaialde fundazioaren ekarpenen onuradun diren klubetako kirolariei eta ordezkariei ere. Lorea Bilbao diputatuak nabarmendu du “Aldundiak bultzatutako fundaziño honek hasiera-hasieratik helburu argi bat eduki dau: Bizkaiaren kirol giharra indartzea. Fundaziñoaren leloak diñoen moduan “Bizkaiko kirolak behar gaitu”, zuek guztiok behar zaitue: erakunde eta entitate pribatuok.” Bilbaok zera gaineratu du “indarrak batu egin behar doguz Bizkaian dagoen talentua bultzatzeko. Horregatik, dei egiten deutset enpresa eta entitate guztiei, Bizkaia Bizkaialderen kide egin daitezan, gure lurraldeko kirol-ehuna finkoa izaten lagundu dagien, ze zalantzarik ez dago, lehengaia badago, kalitatea badago, maila badago.”

2018-2019 denboraldi honetan, Bizkaia Bizkaialde Fundazioak milioi bat euro baino gehiagoko babesa (1.050.000 €) eman die 15 kirol modalitatetan goren mailan lehiatzen diren 34 kirol talderi (emakumezkoen 16 talde, gizonezkoen beste 16 eta 2 talde misto). Gainera, fundazioak babesten dituen taldeen artean emakumezkoenak asko direla azpimarratu behar da.

Jarraian, Bizkaia Bizkaialde Fundazioak 2018-2019 denboraldian babesten dituen taldeak zehazten dira:

  • BIDEZABAL atletismo taldea
  • SANTUTXUko BILBA0 atletismo taldea
  • SAIATU JAVI CONDE atletismo egokituko taldea
  • BIDAIDEAK BILBAO BSR saskibaloi taldea
  • ZUAZO eskubaloi taldea
  • SAN INAZIO beisbol taldea
  • S.D.UGERAGA txirrindularitza taldea
  • LANDU DURANGO txirrindularitza taldea
  • CDC VELODROMO DURANGUESADO txirrindularitza taldea
  • ATHLETIC CLUB futbol taldea
  • BILBAO areto-futboleko taldea
  • SANTURTZI areto-futboleko taldea
  • SAKONETA gimnastikako taldea
  • GAZTEDI SOKATIRA herri-kirolen taldea
  • GOIHERRI SOKATIRA herri-kirolen taldea
  • JOLASETA hockey taldea
  • ASKARTZA WATERPOLO igeriketa taldea
  • LEIOA WATERPOLO igeriketa taldea
  • METROPOLITANO patinaje taldea
  • KAIKU arraun elkartea
  • ZIERBENA arraun elkartea
  • BERMEO arraun elkartea
  • ONDARROA arraun elkartea
  • ITSASOKO AMA arraun elkartea
  • ISUNTZA arraun elkartea
  • GERNIKA RUGBY taldea
  • PORTUGALETEKO EZKERRALDEA triatloi taldea
  • ANTONIO TRUEBA SESTAO boleibol taldea

 

Entitate eta enpresa hauek osatzen dute Bizkaia Bizkaialde Fundazioa:

Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Athletic Club, Ondobide, El Corte Inglés, IMQ, ITP, Iberdrola, Balzola S.A., Petronor, Nortunel, Idom S.A., Coca Cola, Euskaltel, Euskotren, Bilboko Portuko Agintaritza, Mikeldi ikasketa zentroa, Excavaciones Viuda de Sainz S.A. , Autocares discrecionales del Norte, Alaiki, Bizkaia Irratia, Boslan, Cantera Deportiva, Cycasa, Deia, El Correo, Ferrovial servicios S.A, Grúas y Transportes Ibarrondo, Guedan kirol zerbitzuak, Mundo Deportivo, Grupo Campezo, Herri Irratia, Grupo Acha movilidad Enkarterri S.A., Azul Marino bidaiak, Servicios Especiales de Codificación S.A., Sidenor, Lanmedia, Grupo Acha movilidad Lujua, Txorierri, Mungialdea eta KON enpresa.