Familientzako tailer batekin eta bisita berezi batekin biziko da aurtengo Inauteria Euskal Museoan
Bizkaiko erakundeak, jarduera hauen bitartez, euskal kulturan oso errotuta dagoen jaia ezagutarazi nahi du
Familientzako tailerra martxoaren 2an izango da, 11:00etan, eta etxeko txikienak benetako artisauak izango dira
Bisita gidatu berezia helduentzako pentsatua dago, eta martxoaren 4an izango da, 18:00etan
Edozein jardueratan parte hartzeko, aurrez eman behar da izena, 94 415 02 31 telefono zenbakira deituta
2019ko Inauteria, jadanik, hemen da, eta Bilboko Euskal Museoak ezin zion data honi ihes egiten utzi. Hori dela-eta, familientzako tailerra eta bisita gidatu berezi bat antolatu ditu, zeintzuek euskal kulturan jai hau nola bizi den ezagutzen lagunduko duten. Lehen hitzordua martxoaren 2an izango da, 11:00etan; bertan, etxeko txikienek, arduradun baten laguntzarekin, bisita labur baten bitartez jaiaren ohiturak ezagutuko dituzte. Ondoren, tailer batean hartuko dute parte, eta, han, artisau bihurtuko dira egun batez, paparreko orratz-sardina bat (Inauterikoa) egingo baitute, goma eva, lentejuela eta alezko apaingarriz osatutakoa, Inauteri egunetan zehar erabili ahal izateko.
Martxoaren 4an, 18:00etan, Inauteriko bisita bereziaren txanda izango da helduentzat. Euskal Museoak bi talde proposatzen ditu ordu berean, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Bisitan, euskal ingurunean dauden Inauteriko tradizioei buruz hitz egingo da, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako jaiei arreta berezia eskainiz. Jarduera helduengan pentsatuta dagoen tailer batekin osatuko da.
Tailerrean eta bisitan parte hartzeko –doakoak dira–, aurrez eman beharko da izena, 94 415 02 31 telefono zenbakira deituta.
Tailer hauek Bizkaiko erakundean jada finkatuta dagoen tradizioaren baitan daude, hau da, euskal egutegian agertzen diren data esanguratsuekin erlazioa duten jarduerak antolatzearena. Publikoaren aldetik, duela urte batzuetatik hona babesa duten ekitaldiak dira, eta, gainera, Euskal Museoak ekitaldi horiei eusten jarraitzeko xedea dauka. Azken finean, jardunaldi hauek euskal tradizioak eta jaiak nabarmendu nahi dituen programa zabal baten barruan daude.
Gainera, publiko gazte zein helduarentzako pentsatuta dauden jarduerak dira. Une ezin hobea familian plana egiteko!
Nork emango du izena Inauteria Euskal Museoan ospatzeko?