Berriak

Bilbotik Paseatzen

Datorren osteguna otsailak 20, hiribildutik gure azken paseoa emotera goaz. Animau zaitez eta zatoz gurekin “Bizkaitar Entzutetsuen Galeria” erakusketako protagonisten eguneroko zereginen agertokia izan ziren lekuak ezagutzera: Hiribilduaren Antzokia, Instituto Vizcaino, Café Suizo, Kurding Club…


Prestakuntza eta lanerako lekuak izan ziren horiek, aisialdi eta bilerak egiteko tokiak, XIX mendeko Bilboko bizitza kulturaleko erreferentziak, eta, kasu askotan, gaur egun, oroimenean baino ez daude. Egunak: 2013ko Abenduak 19, 2014ko Urtarrilak 23 eta Otsailak 20 Ordua: 17:00. Lekua: Euskal Museoaren sarrera TALDE MURRIZTUAK:. Gehienez 15 lagun Prezioa: 3 € Derrigorrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea. Tel. 94 415 54 23