Berriak

Elssie Ansareo artistaren eskutik, Nfoni/Islada erakusketaren bisita gidatuak Euskal Museoan

 

Bizkaiko erakundean ikusgai dagoen erakusketaren argazkilari eta komisarioak ikusgai dauden argazkien xehetasun guztien berri emango digu

Bisita gidatuak otsailaren 14an eta martxoaren 1ean eta 14an izango dira, 18:00etan

Jarduera doakoa da. Parte hartzeko, ezinbestekoa da aurrez izena ematea, 94 415 54 23 telefonora deituta

 


 

Bilboko Euskal Museoan, otsailaren 7tik martxoaren 31ra Elssie Ansareoren Nfoni/Islada erakusketa dago ikusgai. Hori dela eta, hiru bisita gidatu eskainiko ditu, benetan bereziak, artista bera izango baita horien gidaria. Bisita gidatuak otsailaren 14an eta martxoaren 1ean eta 4an izango dira, 18:00etan, Bizkaiko erakundean. Bisita doakoa izango da, baina ezinbestekoa da aurrez izena ematea, 94 415 54 23 telefonora deituta.

Anesvad eta Caostica elkartearen lanari esker dago erakusketa hau Euskal Museoan ikusgai.  Erakusketa honen bidez, Euskadin lehenengoz, gizartearen zati handi batentzat ikusezina den kolektibo bat agerian jarri nahi da: Saharaz hegoaldeko Afrikako emakume langileena.

Xede horrekin bildu da Anesvadek Ghanan eta Beninen azken bi urteetan egin duen lana dokumentatzeko Ansareok egin duen lana. Hain zuzen, bi herrialde horietan kooperazio proiektuak egiten ditu Bilboko GKEak. Erakusketa zuri-beltzeko argazkiz dago osatuta, eta herrialde horietan oso urrun dauden landagune batzuetako emakumeen kolektiboak erakusten ditu. Gune horietan, jendeak ez du oinarrizko zerbitzurik, besteak beste, edateko ura edo kalitatezko instalazio sanitarioak, eta gizarte horiek egituratzen eta bultzatzen egiten duten zereginaren aitortza egin nahi zaie argazki horiekin.

Bisita gidatu hauei esker, gertutik ezagutu ahal izango da Elssie Ansareoren lana, eta erakusketa hobeto ulertzeko aukera egongo da.

Nfoni/Islada erakusketa ikusi nahi duzu, Elssie Ansareo lanaren egilearen hitzak entzunez? Hau da zure aukera: zatoz Euskal Museora.