Berriak

ELSSIE ANSAREO-­‐REN ‘NFONI/ISLADA’ ARGAZKI-­‐ERAKUSKETA

 

ANESVADEK ETA CAOSTICAK ELSSIE ANSAREO-­‐REN ‘NFONI/ISLADA’ ARGAZKI-­‐ERAKUSKETA AURKEZTEN DUTE EUSKAL MUSEOAN

 

Anesvadek  Ghana  eta  Benin  herrialdeetan  azken  bi  urteetan  egindako  lana dokumentatzen du obrak.

Bilboko Euskal Museoan zabalik egongo da martxoaren 31ra arte.

‘Gizazinea’ festibalean dago bilduta, hau da, balioetan eta giza eskubideetan oinarritutako  hezkuntza  eta  sormen  artistikoa  uztartzen  dituzten  hezkuntza izaerako jardunaldietan.

 

 

 

Elssie Ansareo argazkilariak  Bilboko  Anesvad  GKEak  Ghana  eta  Benin  herrialdeetan  egiten  duen  zeregina dokumentatuz egin duen lana biltzen duen erakusketa da. 

Erakusketa  zuri-­‐beltzean  egindako  argazkiz  dago  osatuta,  eta  herrialde  horietan  oso  urrun  dauden  landagune  batzuetako  emakume  langileak  azaltzen  ditu,  non  jendeak funtsezko  zerbitzurik  ez  dituen,  adibidez  edateko  ura  edo  kalitatezko  instalazio  sanitarioak,  eta  gizarte  horien  egituratzaile  eta  bultzatzaile  gisa  betetzen  duten zereginaren omenaldi gisa planteatzen da. 
 
Erakusketa ‘Gizazinea’ festibalaren jardueren barnean dago bilduta, hau da, balioetan eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza eta sormen artistikoa uztartzen dituzten hezkuntza  izaerako  jardunaldietan.  Caostica  Elkarteak  antolatzen  du,  eta  hainbat  gizarte-­‐errealitate  eta  giza  errealitate  jendearengana  hurbildu  nahi  ditu,  bertaratuek gogoeta eta obraren egileekin solasaldia egin ditzaten sustatuz. 
 
Erakusketan  egileak  esku  hartuko  du,  baita  Bilboko  Euskal  Museoko  eta  Caóstica  Elkarteko  ordezkariek  ere.  Erakusketa  otsailaren  7tik  martxoaren  31ra  arte  zabalik egongo da. 

ERAKUSKETA

BISITA GIDATUAK