ELSSIE ANSAREO-‐REN ‘NFONI/ISLADA’ ARGAZKI-‐ERAKUSKETA
ANESVADEK ETA CAOSTICAK ELSSIE ANSAREO-‐REN ‘NFONI/ISLADA’ ARGAZKI-‐ERAKUSKETA AURKEZTEN DUTE EUSKAL MUSEOAN
Anesvadek Ghana eta Benin herrialdeetan azken bi urteetan egindako lana dokumentatzen du obrak.
Bilboko Euskal Museoan zabalik egongo da martxoaren 31ra arte.
‘Gizazinea’ festibalean dago bilduta, hau da, balioetan eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza eta sormen artistikoa uztartzen dituzten hezkuntza izaerako jardunaldietan.
Elssie Ansareo argazkilariak Bilboko Anesvad GKEak Ghana eta Benin herrialdeetan egiten duen zeregina dokumentatuz egin duen lana biltzen duen erakusketa da.
Erakusketa zuri-‐beltzean egindako argazkiz dago osatuta, eta herrialde horietan oso urrun dauden landagune batzuetako emakume langileak azaltzen ditu, non jendeak funtsezko zerbitzurik ez dituen, adibidez edateko ura edo kalitatezko instalazio sanitarioak, eta gizarte horien egituratzaile eta bultzatzaile gisa betetzen duten zereginaren omenaldi gisa planteatzen da.
Erakusketa ‘Gizazinea’ festibalaren jardueren barnean dago bilduta, hau da, balioetan eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza eta sormen artistikoa uztartzen dituzten hezkuntza izaerako jardunaldietan. Caostica Elkarteak antolatzen du, eta hainbat gizarte-‐errealitate eta giza errealitate jendearengana hurbildu nahi ditu, bertaratuek gogoeta eta obraren egileekin solasaldia egin ditzaten sustatuz.
Erakusketan egileak esku hartuko du, baita Bilboko Euskal Museoko eta Caóstica Elkarteko ordezkariek ere. Erakusketa otsailaren 7tik martxoaren 31ra arte zabalik egongo da.
ERAKUSKETA
BISITA GIDATUAK