Berriak

2019KO ARATUSTEAK IRAGARTZEKO SEI KARTEL FINALISTAK AUKERATUKO DITU BILBOK

 

Herritarrek urtarrilaren 31tik (osteguna) otsailaren 6ra (asteazkena) bitartean eman dezakete botoa bi modutan: online Bilboko Udalaren eta hedabide laguntzaileen web orrien bidez edota Euskal Museora bertara joanda.

 

Bilboko 2019ko Aratusteak otsailaren 28tik martxoaren 5era bitartean izango dira, sei egun jai-giroan, adin guztietako publikoarentzat antolatutako jardueretan parte hartzeko.

 


 

“EL CUENTO DE LA NIÑA SARDINA”, “SARDINITA DISFRAZADA”, “LA CAROLA”, “SORGINA”, “MON TXERRI” eta “LA DAMA DEL CARNAVAL TE OBSERVA” dira Bilboko Aratusteak iragartzeko kartelen lehiaketako finalistak.
 
Horrelaxe erabaki du gaur goizean bildutako epaimahaiak: Itziar Urtasun -Jaietako Batzordeko burua eta Bilboko Udaleko Jaietako Saileko Zinegotzia-; Asier Abaunza eta Beatriz Marcos zinegotziak; Myriam Artola, Muxote Potolo Baten bultzatzaile, sortzaile eta CEOa; eta Mikel Martinez (Farolin eta Zaranbolas 2018); Ziortza Larreategi, Bilboko Konpartsen izenean; eta Julio Arrieta (El Correo) eta Ane Zabala (Bilbo Hiri Irratia) kazetariak.
 
Horietako bat izango da uriko aratusteak iragarriko dituena. Aratusteak otsailaren 28tik martxoaren 5era bitartean izango dira, sei egun jai-giroan, adin guztietako publikoarentzat antolatutako jardueretan parte hartzeko Kartel finalistak erabakitzeko, epaimahaiak kontuan hartu ditu kartelaren kalitate teknikoa, originaltasuna edo emaitza sortzailea.
 
Aurkeztutako 83 kartelen artean aukeratu dituzte finalistak. Aurten iazko kopurua bikoiztu da. Aurkeztutako kartel gehienak Bilbokoak dira. Baina badira Nafarroatik, Gasteiztik, Murtziatik, Valentziatik, Aragoitik, Kataluniatik, Extremaduratik, Leonetik, Madriletik, Andaluziatik eta Tenerifetik ere heldutakoak.
 
HERRITARREN BOZKETA ETA IRABAZLEA
 
2019ko Aratusteetako irudi irabazlea sistema mistoaren bidez aukeratuko da; herritarren bozketak (% 75eko balioa izango du) izango du pisurik handiena. Gainerako %25 epaimahaiaren botoen araberakoa izango da.
 
Herritarrek urtarrilaren 31tik otsailaren 6ra bitartean eman dezakete botoa. Botoa emateko agiriren bat erakutsi beharko dute: NAN, gidabaimena edo antzekoa. Bozketa bo modutara egin ahal izango da:
 
Bozketa presentziala, Euskal Museoan,han egongo baitira erakusgai kartel finalistak irabazlea aukeratu arte. Urtarrilaren 31tik otsailaren 6ra parte hartu ahal izango da, ordutegi honetan:
 
- Astelehen, eguazten, eguen eta barikuetan, 10:00etatik 19:00etara.
- Zapatuetan: 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara
- Domeketan, 10:00etatik 14:00etara.
- Martitzenetan: asteko atseden-eguna.
 
Online bozketa, Bilboko Udalaren webgunearen eta hedabide laguntzaileenen bidez.
 
Irabazleak 2.000 euroko saria jasoko du.