Lau abesbatzak Euskal Museoaren Klaustroan abestuko dute, Santa Ageda eguna ospatzeko
Arratiako abesbatzak, Bilboko suhiltzaileen abesbatzak, Garaizarko Matsorriek eta San Anton abesbatzak musika tradizionalez beteko dute erakunde bizkaitarra
Otsailaren 4an abestuko dute taldeek, ordu desberdinetan
Klaustroko ekitaldia ikusteko sarrera doakoa izango da
Santa Ageda eguna da euskal jaietako egunik garrantzitsuenetako bat. Hori dela eta, Euskal Museoak ospatu egingo du otsailaren 4an; hainbat abesbatzak Museoaren Klaustroan abestuko dituzte egun horretako abesti ezagunak, eta emanaldia doakoa izango da. 10:30ean hasiko da ospakizuna, BILBOKO SUHILTZAILEEN ABESBATZAren emanaldiarekin.
Bizkaiko erakundeak lehenago ere ospatu du horrela Santa Ageda bezpera. Dagoeneko tradizio bihurtu da otsailaren 4an abesbatzei eta horiez gozatzera datozenei Museoaren ateak irekitzea.
ARRATIAko abesbatzak, bere ibilbidearen barruan, geldialdi bat egingo du Museoan, eta 12:30ean abestuko du bertan. Arratsaldean, GARAIZARKO MATSORRIEN txanda izango da: 18:00etan hasiko duten emanaldian, ikusle guztiak liluratuko dituzte. Eta azkenik, 19:00etan, SAN ANTON abesbatzako kideen ahotsek aho zabalik utziko dituzte entzuleak.
Aukera paregabea izango da euskal kulturan oso errotuta dagoen tradizio honekin gozatzeko. Ahotsa laguntzeko makila-kolpeek, Mikeldiko idoloa ez ezik, Museora hurbiltzen diren guztiak ere dardararaziko dituzte. Euskal mitologiara hurbiltzeko modu hau ez luke inork galdu behar.
Prest al zaude Museoan Santa Ageda bezperaz gozatzeko?
Santa Águeda 2019 Euskal Museoan