Euskal Museoaren Lagunek bisita esklusibo batekin hasiko dute 2019a
Aldi baterako “Dohaintzak 2013-2018 Donaciones" erakusketa berria era goxo eta hurbileko batean ikusteko aukera emango du hitzorduak
2019ko urtarrilaren 17an (osteguna) izango da, 19:00etan
Bertara joateko, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, 94 415 54 23 telefonora deituta
Urte berria hasi da, eta horri ekiteko, Bilboko Euskal Museoak jarduera esklusibo bat egin nahi du, Museoaren zutabe nagusienetako bati zuzenduta: Museoaren Lagunak. Hori dela eta, urtarrilaren 17an, 19:00etan, Bizkaiko erakundeak “Dohaintzak 2013-2018 Donaciones” erakusketa ikusteko bisita gidatu goxo eta hurbileko bat antolatu du. Bertaratzen diren guztiek aukera izango dute Museoak aurkeztu duen azken erakusketaren xehetasun guztien berri izateko.
“Dohaintzak 2013-2018 Museoa eraikiz. Donaciones 2013-2018 Construyendo Museo” erakusketa partikularrek eta erakundeek Bizkaiko museoari eman dizkioten pieza baliotsuz osatuta dago; orain arte, gainera, ikusleek ezin izan dituzte ikusi. Erakusketa azken bosturtekoan museoari egin dizkioten milatik gora dohaintzak eta horiek egin dituztenen eskuzabaltasuna balioan jartzeko asmoz egin da. 2018ko azaroaren 8tik dago ikusgai, 2019ko otsailaren 24ra arte.
Bisita gidatu berezi hau Euskal Museoaren Lagunei eskerrak emateko ere bada, erakundeak egiten dituen urrats guztietan daude-eta.
Bisita egiteko, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, 94 415 54 23 telefonora deituta.
Museoaren Laguna zara? Zatoz urtarrilaren 17an! Ez galdu aukera aldi baterako erakusketa berezienetako bat hurbiletik ezagutzeko.
EGIN ZAITEZ LAGUN