SANTO TOMASeko produktu onenen sariak, EUSKAL MUSEOAn
Bizkaiko erakundeak jai-egun oparoa bizi izan du euskal tradizio honen inguruan
Aurten, Bilboko Euskal Museoak inoiz ez bezala bizi izan du San Tomas eguna. BBK Fundazioarekin batera, ekintzaz betetako jardunaldia antolatu du Museoak: jaiaren inguruko argazki historikoen erakusketaz nahiz txakoli eta gazta dastaketez gozatzeko aukera egon da, eta, Klaustroan, epaimahai batek azokako produkturik onenak aukeratu ditu.
Goizean, pertsona askok erabaki dute Euskal Museora etortzea, eta, bertan, San Tomas jaiaz gozatzea. Gainera, oraingoan sarrera doakoa izan da.
Eguna amaitzeko, San Tomaseko produkturik onenen sariak banatu dira Museoko Klaustroan.
Lehiaketaren 13 kategorien irabazleak honako hauek izan dira:
Txakoli beltza: Txabarri
Txakoli zuria: Txabarri
Txakoli gorria: Sasine Txakolina
Landarak: Jabiti Landarak
Taloa: Lazkitu errota
Animali biziak: Beñat Bilbao
Ekoizle gaztea: Iban Muniozguren
Stand: Olatxu Mermeladak
Fruta: Itziar Etxebarria
Barazkiak: Gorka Irazabal
Gazta: Santamañe Elkartea
Eztia: Pedro Gallarreta
Ogia: Maite Leanizbarrutia
Zorionak danori eta mila esker parte hartzearren!!!
Santo Tomas egun polita izan!!!!