Euskal Jaiotza erraldoia Euskal Museora itzuliko da Gabonetan, protagonisten artean Olentzero duela
Bizkaiko erakundeak, Bizkaiko Jaiotzazaleen Elkartearekin batera, obra hau aurkeztuko du klaustroan, 2018ko azaroaren 30etik 2019ko urtarrilaren 10era
Erakusketa hau bisitatzea Bilboko Gabonetako ohiko planetariko bat bihurtu da dagoeneko
Jaiotza museoaren ordutegian egongo da ikusgai
Aurten, beste behin ere, Euskal Museoak, Bizkaiko Jaiotzazaleen Elkartearekin batera, Euskal Jaiotza erraldoi eta entzutetsua aurkeztuko du klaustroan. Euskal Jaiotza euskal paisaia eta ohitura tradizionaletan girotuta dago. Bertan, herri-arkitekturaren zenbait adibide ikus daitezke: Zeberioko Etxebarria baserria, ataripean Jesus Haurraren Misterioa irudikatuta; Zeanuriko Emaldi baserria eta Berrizko Isuntze izenekoa, eta, halaber, Mungiako Landetxo Goikoa baserria, Olentzero atarian eserita dagoela. Horien inguruan nekazariak eta emakumeak daude, eguneroko zereginei ekiten.
Errege Magoak ere, Ekialdetik etorri berriak, Jaiotza ezagun honen parte dira. Euskal Jaiotza bisitatzea euskal Gabonetako ohiko planetariko bat bihurtu da dagoeneko. Aurten, gainera, Euskal Museoak aldi baterako “Dohaintzak 2013-2018. Museoa eraikiz” erakusketa jarriko du ikusgai aldi berean. Bertan, azken bost urteetan zenbait dohaintza-emailek erakundeari emandako pieza guztiak erakutsiko dira.
Euskal Jaiotza 2018ko azaroaren 30etik 2019ko urtarrilaren 10era egongo da ikusgai, museoaren ordutegian.
Aukera paregabea da, etxeko txikiek euskal tradizioak gertutik ezagutu ditzaten, neurri handiko jaiotza batez gozatzen duetn bitartean.
Ez ezazu hutsik egin, eta etor zaitez Gabonetan Euskal Museora, Euskal Jaiotza ikustera! Parekorik ez duen Gabon-plana Bilbon.
OINARRIZKO INFORMAZIOA Eguna: 2018ko azaroaren 30etik 2019ko urtarrilaren 10era
Ordutegia
Astelehena:
Asteazkenetik ostiralera arte:
Larunbata:
Igandea: Asteartean itxita
Lekua: Euskal Museoko Klaustroan Gurutze Kalea, 4 (Metro Zazpi kaleak-Unamuno)
Prezioa: 3 € sarrera orokorra (12 urtetik beherakoak Dohainik) |