Ospatu EUSKARALDIA Euskal Museoan
Bizkaiko erakundera Euskaraldiko txapa jantzita etortzen diren guztiek doako sarrera bat lortuko dute
EUSKARALDIA abian da. Euskal Museoak bat egin du ekimen horrekin, eta parte-hartzaile guztiei sarrera bana oparituko die. Euskaraldiaren 11 egunetan zehar, Euskal Museora Ahobizi edo Belarriprest txapa soinean dutela datozen bisitariak doan sartu ahal izango dira museoaren bildumaz gozatzera.
Gogoratu, Euskaraldiaren helburua euskararen erabilera sustatzea da; hartara, euskara erabiltzea proposatzen du, 11 egunetan, gure hizkuntza-ohiturak aldatzeko.
Informazio gehiago behar baduzu edo izena eman nahi izanez gero, hona jo dezakezu: www.euskaraldia.eus
Ez izan zalantzarik, eta eman hegoak euskarari!