Fair Saturday jaialdiak koru, musika eta jarduera ikusgarriz beteko du Euskal Museoa
Jaialdi ospetsu honek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntza dauka, eta mundu osoan zehar azaroan egiten den mobilizazio kulturala da
Fair Saturday jaialdiaren helburuak solidarioak dira; azaroaren 23an Euskal Museoan egingo da, 20:00etan
Sarrera dohaintza bidez ordainduko da Euskal Museoan, eta ARNASA elkarteari laguntzeko erabiliko da
Euskal Museoak euskal koruen hautaketa ikusgarria eskainiko du, eta klaustroan abestuko dute
Informazio guztia, hemen: www.fairsaturday.org
Euskal Museoak bat egingo du aurten Fair Saturday elkartasun jaialdiarekin. Ekitaldia gizartean eragina duen mobilizazio kulturala da, eta azaroan egiten da. Mundu osoko artistak eta kultur erakundeak jaialdi global batean biltzen dira, baldintza bakar batekin: gizarte-proiektu bati laguntzea, eskainitako ekitaldiaren sarreren salmentarekin bildutako dirua dohaintzan emanez.
Horregatik, Euskal Museoak euskal koruen hautaketa ikusgarria eskainiko du azaroaren 23an, 20:00etatik aurrera. Garaizarko Matsorriak, Coro Club Deportivo Bilbao eta SanFran Korue arduratuko dira Bizkaiko erakundearen klaustroa musikaz betetzeaz. Ken Zazpi, S. Jaroff edota L. Cohenen bertsioak entzun ahalko dira. Sarrera dohaintza bat izango da, eta bildutako dirua Arnasa elkarteari emango zaio.
Kulturaz gozatzeko eta besteei laguntzeko modu paregabea da.
Prest al zaude Museoan Fair Saturday jaialdiaz gozatzeko?
Gozatu ezazu kulturaz ingurune paregabe batean!