EUSKAL AIZKOLARIRIK ONENAK MIKELDIREN AURREAN DESAFIATZEN DIRA, AZAROAREN 10EAN INDARRAK NEURTZEKO ASMOZ LOIUN
Aitzol Atutxa (Bizkaia), Iker Vicente (Nafarroa) eta Xabier Orbegozo “Arria V” (Gipuzkoa) aizkolariek euren indarrak neurtuko dituzte azaroaren 10ean 14 kanaerdiko lanekin Loiuko Larrakotxea probaleku enblematikoan.
Aizkolarien froga egun horretako ekitaldi nagusia izango da, beste hainbat euskal herri kirol ekimen eta aktibitate ludikoen artean. Eguraldia ez da arazoa izango, probalekua estalduko baita.
Ekitaldi hau Basque Sports plataformaren estrenaldia izango da, mail handiko kartelarekin. Sortu dan ikusminak dan sarreren salmenta bultzatu du. Aforoa mugatua da.
Iker Vicente indarrez sartu da aizkolaritzaren munduan. Otsagabiako kirolariak Aitzol Atutxak 5 urtez izan duen menpetasuna nahi du; Atutxak azkenengo Euskal Herriko Txapelketan lau titulu lortu baitu. Aizkolariak desafiatu dira euren indarrak neurtzeko datorren azaroaren 10ean Loiu Larrakoetxe Sari Bereziko lehenengo edizioan. Atutxa eta Vicente ez dira bakarrik egongo. Xabier Orbegozok,"Arria V", bere maisutasuna inposatu nahi du eta 14 kanaerdiko lanarekin beterano gipuzkoarrak beste aizkolariek dituzten aukera berberak ditu txapela eta sariko 1.000 euroak bereganatzeko. Aizkolarien artean dagoen berdintasunak eta Loiuko ekimena euskal txapelketaren 14 egun eta gero izateak ikusmin galanta sortu dute.
Loiu Larrakoetxe Sari Nagusia 2018ko aurkezpena gaur izan da, Bilboko Euskal Museoan dagoen Burdin Aroko Mikeldiren aurrean. Horren lekukoa Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatua, izan da.
Basque Sports antolatzen du jardunaldia eta bere alma mater, Aitor Coteronek “aforoa dena da” ohartzen du. Loiu Larrakoetxe Sari Berezia 2018ko sarreren prezioa 20 eurokoa da, kirol proba guztiak eta bazkaria barne, etorriko diren guztiek txerri errea eta ardoa dastatzeko aukera izango dituzte eta. Antolatzaileek kotxeko eta autobuseko aparkalekuak erraztuko dituzte.
Sarrerak salgai daude www.basquesports.eus webgunean edota 667 629 440 telefonoan eta posta elektroniko honako helbide honetan: info@basquesports.eus. Tolosako Kantabriako Tabernan, Azpeitiako Mendizabal Erretegian, Loiuko Aurregoiti Jatetxean eta Bilboko Restaurante Pitxintxun ere lor daitezke.
Loiuko biztanleek probalekura doan sartuko dira, NAN-a edo errolda aurkeztuz. “Loiuko Udalak euskal kirola sustatzen du eta horretaz harro gaude. Horregatik, udalak ekimen hau gogoz bultzatzen du historikoa izango delakoan gaudelako”, esan du Josu Andoni Begoña, Loiuko alkateak.
Hamabi urte edo gazteago diren umeentzat ere doahinik izango da eta haientzat haurgune bat antolatuko da. Eraskusketarako eta etxeko produktuentzat leku berezi bat garatuko da.
Loiu Larrakoetxe Sari Berezia 2018 "behin betiko ekimena da, etorkizunerako indarrak batzen ari deno, euskal herri kirolakeko mota hauetako frogak datozen belaunaldientzat deigarriak direlako”, ziurtatzen du Aitor Coteronek, sustatzaileak. Pasa dan mendean Larrakoetxe probalekua froga nagusiko ohiko eszenatokia zen, ehunaka kirolzale batuz deialdi bakoitzean. 80ko hamarkadan berriztuta, oraingo honetan “itxura ineditoa izando du, estalita egongo da eta euria ekiditzeko”, dio Coteronek. Ekimena programa ugaria aurkezteko Larrakoetxe Herri Kirol Taldeko eta Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundearen babesa du.
Goizeko 11,00etan emakumezkoen txinga-erute desafioa izango da. Parte hartuko dute Xanta Sousak, pisu ezderbineko plusmarquista dena, 55 iltzeko 25 kilo esku bakoitzeko errekorraren jabea; eta Bizkaiko txapelduna den, Nerea Egurrolak.
11,45eko erronkaren protagonistak Euskadiko txapelunda, Ousmane Drame, eta txapeldunordea, Kerman Pérez de Heredia, 50 kiloko txingekin izango dira. Dramek, Senegaleko jatorria duen bizkaitarrak 40 iltzeko, metro 1 eta 25 zentimetroko marka du.
Harrijasotzaileak hurrengoak izango dira 12,45etan 2018ko Euskal Herriko harrijasotzaile kintopekoen txapelketan. Partaideek 100 kiloko harri kubikoa eta 100 kiloko harri zilindrikoa altzatu beharko dituzte, harri bakoitzekin 3 minutuko jasoaldiekin. Jon Gisasolak (Bizkaia), Aritz Etxebarriak (Bizkaia), Manex Aburuzak (Gipuzkoa) eta Iraitz Arrutik (Gipuzkoa) hartuko dute parte lehian.
Horren ostean, aizkolaritzaren txanda izango da Larrakoetxen. 14,15etan Loiu Larrakoetxe Sari Berezia 2018 sub 19 izango da Xuan Cañamares nafartarrarekin eta Ibai Zabala eta Hodei Ezpeleta gipuzkoarrekin. Aizkolari bakoitzak 6 enbor kanaerdiko izango ditu aurrean.
Txerri errearen dastapena eta gero egungo aizkolaririk onenen garaia izango da. Aitzol Atutxak, Iker Vicentek eta "Arria V"-ak 14 kanaerdiko ebaki beharko dituzte. 18.00etan ateak zabalduko dira eta sarrera librea izango da sari banaketarako. Bertan sokatirako euskal selekzioaren eta euskal kluben azken arrakastentzat ezagutze bat egongo da irailean Sudafrikan lortutako 7 dominegatik.
Bertararutakoak herriko euskal kantak entzungo dute eta amaieran Arkaia Speed Axe aizkorak zozketatuko dira, 2.000 euroko balioa dutenak. Estutxea Erandioko Asador Restaurante Motabarri-n dago ikusgai. Bertan zozketarako 5 euroko txartelak daude salgai, baita www.basquesports.eus webgunean ere. Txartel bakoitzak 10 zenbaki ditu eta ez dago mugarik parte hartzeko.
Loiu Larrakoetxe Sari Berezia 2018 laguntzaileak dira Bizkaiko Foru Aldundia, Loiuko Udala, Arakaia Speed Axe, Bizkaiko Joku eta Euskal Kirolen Federazioa, Larrakoetxe Herri Kirol Taldea eta Aero-Ferr, Basque Sports-eko laguntzaile korporatiboa.