2018ko OEJ | TXANGOA | LANBIDE TRADIZIONALAK, EMAKUMEEN ESKUTIK: BUZTINGINTZA
Euskal emakumeei esker biziraun duten lanbide tradizionalen balioa azpimarratuko du Euskal Museoak
Bizkaiko erakundeak urriak 20an txango bat eskainiko du, lanbide tradizionalaz gozatzeko, kasu honetan buztigintzaz
Aurten, jardunaldiek asmo handiko egitaraua ekarriko dute, kultur ondarearen inguruan sentsibilizatzeko, eta, urtero bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak horrekin bat egingo du, honako izenburuarekin: Ondarea, emakume oinordetza
Bizkaiko Foru Aldundiak, beste behin ere, Ondarearen Europako Jardunaldiak ekarriko ditu, Ondarea, emakume oinordetza lelopean: kultur ondareari buruzko asmo handiko sentsibilizazio programa da, Europako Kontseiluak sustatua, Europar Batasunaren lankidetzarekin. Urrian egingo dira, eta ondarearekin nahiz historiarekin erlazionatutako jarduerez gozatzeko aukera emango dute.
Euskal Museoak kultur jai honekin bat egingo du, eta txango batean parte hartzera gonbidatuko du interesa duen pertsona oro. Jarraian, jarduerari buruzko informazio osoa:
TXANGOA | LANBIDE TRADIZIONALAK, EMAKUMEEN ESKUTIK: BUZTINGINTZA
Denbora luzez gizonen ondarea izandako lanbideek gaur egun emakumeen eskutik bizirauten dute. Buztingilearen milaka urteko lanbidea ezagutzea proposatzen dizuegu, Euskal Museotik bidaia eginez, zeramika bilduma zoragarria bisitatzen, Euskal Buztingintzaren Museoraino, Blanka Gomez de Seguraren eskutik buztingilearen lanbidea nahiz euskal zeramikaren formarik ohikoenak ezagutzeko.
HIZKUNTZA:
Gaztelania
TOPALEKUA:
Euskal Museoa
EGUNA ETA ORDUA:
Hilak 20, larunbata
Hasiera: 10:00etan.
ANTOLATZAILEA:
Euskal Museoa
INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK:
944 150 231
Plaza mugatuak
Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko zain izango gaituzue Euskal Museoan!