Berriak

2018ko OEJ | BISITA GIDATUA: EMAKUMEEN URRATSEN ATZETIK (i)

 

Euskal emakumeei esker biziraun duten lanbide tradizionalen balioa azpimarratuko du Euskal Museoak

 

Bizkaiko erakundeak urriko zenbait egunetan bisita gidatuak eskainiko ditu, bertako artelanez gozatzeko

Aurten, jardunaldiek asmo handiko egitaraua ekarriko dute, kultur ondarearen inguruan sentsibilizatzeko, eta, urtero bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak horrekin bat egingo du, honako izenburuarekin: Ondarea, emakume oinordetza

 

 

Bizkaiko Foru Aldundiak, beste behin ere, Ondarearen Europako Jardunaldiak ekarriko ditu, Ondarea, emakume oinordetza lelopean: kultur ondareari buruzko asmo handiko sentsibilizazio programa da, Europako Kontseiluak sustatua, Europar Batasunaren lankidetzarekin. Urrian egingo dira, eta ondarearekin nahiz historiarekin erlazionatutako jarduerez gozatzeko aukera emango dute.

Euskal Museoak kultur jai honekin bat egingo du, eta bisita gidatu batean parte hartzera gonbidatuko du interesa duen pertsona oro. Jarraian, jarduerari buruzko informazio osoa:

 

BISITA GIDATUA  |  EMAKUMEEN URRATSEN ATZETIK

 

Askotarikoak izan dira euskal emakumeen egitekoak eta ogibideak. Tradizionalki, itxura batean bigarren mailan geratu diren lanbideak azpimarratuko dira, gure historiarik hurbilenaren errepasoa egiten duen bisitan. Mundua mugitzen duten emakumeak izango dira ibilbide paregabe honen protagonistak, gure sustraietara itzuli gaitezen, eta, gure iragana hobeto ezagututa, gure burua hobeto ezagutu dezagun.

 

HIZKUNTZA:

Hilak 3Euskara

Hilak 17: Euskara

Hilak 10 : Gaztelania

Hilak 24: Gaztelania

 

TOPALEKUA:

Euskal Museoa

 

EGUNA ETA ORDUA:

Hilaren 3an, 10ean, 17an eta 24an (asteazkenak)

Hasiera 18:00etan.

 

ANTOLATZAILEA:

Euskal Museoa

 

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK:

944 150 231

Plaza mugatuak

 

 

Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko zain izango gaituzue Euskal Museoan!