ABENDUAK 8 | ERROMERIA AIKO TALDEAREKIN
Museoko klaustro estalian erromeria zeharo parte-hartzailea | 19:00etatik 21:00etara | AIKO TALDEArekin
Ez da aurrez izena eman behar izango | Sarrera: 1€
Euskal Museoak jarduera-programa zabaltzen jarraitzen du, eta, aurten, ekimen oso garrantzitsua batu zaio: Hileko bigarren larunbatetan AIKO Taldearen eskutik egingo den erromeria. Jarduera 19:00ak eta 21:00ak bitartean egingo da, urritik ekainera. Ekimena euskal dantza tradizionala zabaltzeko asmoz sortu da, Bizkaiko erakundeak eta AIKOk duten lankidetzari esker.
Erromeria guztiz parte-hartzailea izango da, eta interesa duen edonori zuzenduta dago. Asmoa da dantza praktikatzea eta horretaz gozatzea, inguru paregabe batean, Mikeldiren argiaren azpian. Honako musikariak arduratuko dira jaia girotzeaz: Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Álvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Patxi Laborda dantza-maisuaren zuzendaritzapean.
Erromeria honekin, Euskal Museoak bete helburu nagusietariko bat lantzen jarraitu nahi du: euskal kultura sustatu eta kontserbatzea. Normalean, bildumako piezekin egiten du (alderdi materiala), eta, orain, euskal kulturaren alderdi ez-material horrekin egin nahi du.
Jardueran parte hartu nahi duen oro Euskal Museoko klaustrotik sartu beharko da, Gurutze kaletik. Ondoko larunbatetan egingo da erromeria:
URRIAK 13
AZAROAK 10
ABENDUAK 8
URTARRILAK 12
OTSAILAK 9
MARTXOAK 9
APIRILAK 13
MAIATZAK 11
EKAINAK 8
Museoan euskal dantzaren jaiaz gozatzeko gogorik bai? Ez ezazu hutsik egin ingurune paregabean egingo den erromeria tradizionalera! Euskal Museoak klaustroko ateak irekiko ditu, euskal dantza tradizionalaz gozatzeko. Zain gaituzue!