Berriak

AZAROAK 10 | ERROMERIA AIKO TALDEAREKIN

 

Museoko klaustro estalian erromeria zeharo parte-hartzailea  |  19:00etatik 21:00etara  |  AIKO TALDEArekin

Ez da aurrez izena eman behar izango  |  Sarrera: 1€

 


 

Euskal Museoak jarduera-programa zabaltzen jarraitzen du, eta, aurten, ekimen oso garrantzitsua batu zaio: Hileko bigarren larunbatetan AIKO Taldearen eskutik egingo den erromeria. Jarduera 19:00ak eta 21:00ak bitartean egingo da, urritik ekainera. Ekimena euskal dantza tradizionala zabaltzeko asmoz sortu da, Bizkaiko erakundeak eta AIKOk duten lankidetzari esker.  

Erromeria guztiz parte-hartzailea izango da, eta interesa duen edonori zuzenduta dago. Asmoa da dantza praktikatzea eta horretaz gozatzea, inguru paregabe batean, Mikeldiren argiaren azpian. Honako musikariak arduratuko dira jaia girotzeaz: Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Álvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Patxi Laborda dantza-maisuaren zuzendaritzapean.

Erromeria honekin, Euskal Museoak bete helburu nagusietariko bat lantzen jarraitu nahi du: euskal kultura sustatu eta kontserbatzea. Normalean, bildumako piezekin egiten du (alderdi materiala), eta, orain, euskal kulturaren alderdi ez-material horrekin egin nahi du.

Jardueran parte hartu nahi duen oro Euskal Museoko klaustrotik sartu beharko da, Gurutze kaletik. Ondoko larunbatetan egingo da erromeria:

 

URRIAK 13

AZAROAK 10

ABENDUAK 8

URTARRILAK 12

OTSAILAK 9

MARTXOAK 9

APIRILAK 13

MAIATZAK 11

EKAINAK 8

 

Museoan euskal dantzaren jaiaz gozatzeko gogorik bai? Ez ezazu hutsik egin ingurune paregabean egingo den erromeria tradizionalera! Euskal Museoak klaustroko ateak irekiko ditu, euskal dantza tradizionalaz gozatzeko. Zain gaituzue!