Berriak

2018ko Ondarearen Europako Jardunaldiak | Ondarea, emakume oinordetza

 

Euskal emakumeei esker biziraun duten lanbide tradizionalen balioa azpimarratuko du Euskal Museoak

 

Bizkaiko erakundeak urriko zenbait egunetan bisita gidatu bat eta txango bat eskainiko ditu, bertako artelanez gozatzeko

Aurten, jardunaldiek asmo handiko egitaraua ekarriko dute, kultur ondarearen inguruan sentsibilizatzeko, eta, urtero bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak horrekin bat egingo du, honako izenburuarekin: Ondarea, emakume oinordetza

 


 

Bizkaiko Foru Aldundiak, beste behin ere, Ondarearen Europako Jardunaldiak ekarriko ditu, Ondarea, emakume oinordetza lelopean: kultur ondareari buruzko asmo handiko sentsibilizazio programa da, Europako Kontseiluak sustatua, Europar Batasunaren lankidetzarekin. Urrian egingo dira, eta ondarearekin nahiz historiarekin erlazionatutako jarduerez gozatzeko aukera emango dute.

Euskal Museoak kultur jai honekin bat egingo du, eta bisita gidatu batean eta txango batean parte hartzera gonbidatuko du interesa duen pertsona oro. Jarraian, jarduerei buruzko informazio osoa:

 

BISITA GIDATUA  |  EMAKUMEEN URRATSEN ATZETIK

 

Askotarikoak izan dira euskal emakumeen egitekoak eta ogibideak. Tradizionalki, itxura batean bigarren mailan geratu diren lanbideak azpimarratuko dira, gure historiarik hurbilenaren errepasoa egiten duen bisitan. Mundua mugitzen duten emakumeak izango dira ibilbide paregabe honen protagonistak, gure sustraietara itzuli gaitezen, eta, gure iragana hobeto ezagututa, gure burua hobeto ezagutu dezagun.

 

HIZKUNTZA:

Hilak 3 eta 17: Euskara

Hilak 10 eta 24: Gaztelania

 

TOPALEKUA:

Euskal Museoa

 

EGUNA ETA ORDUA:

Hilaren 3an, 10ean, 17an eta 24an (asteazkenak)

Hasiera 18:00etan.

 

ANTOLATZAILEA:

Euskal Museoa

 

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK:

944 150 231

Plaza mugatuak

 

 

TXANGOA  |  LANBIDE TRADIZIONALAK, EMAKUMEEN ESKUTIK: BUZTINGINTZA

 

Denbora luzez gizonen ondarea izandako lanbideek gaur egun emakumeen eskutik bizirauten dute. Buztingilearen milaka urteko lanbidea ezagutzea proposatzen dizuegu, Euskal Museotik bidaia eginez, zeramika bilduma zoragarria bisitatzen, Euskal Buztingintzaren Museoraino, Blanka Gomez de Seguraren eskutik buztingilearen lanbidea nahiz euskal zeramikaren formarik ohikoenak ezagutzeko.

 

HIZKUNTZA:

Gaztelania

 

TOPALEKUA:

Euskal Museoa

 

EGUNA ETA ORDUA:

Hilak 20, larunbata

Hasiera: 10:00etan.

 

ANTOLATZAILEA:

Euskal Museoa

 

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK:

944 150 231

Plaza mugatuak

 

 

Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko zain izango gaituzue Euskal Museoan!