2018ko Udan antolatutako bi lehiaketen zozketak
Irailaren 14an, ostirala, eguerdiko 12etan, Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak erakusketaren inguruan udan antolatutako bi lehiaketen zozketak egin dira antolatzaileen eskutik Bilboko Euskal Museoan
Euskal Museoa – Bilbao – Museo Vasco: Sorkunde Aiarza
Café Lago: Bonifacio García.
Erriberako Merkatua - Mercado de La Ribera: Asier Beato
Bilbao Historiko: Unai Aizpuru
Zazpikalekako Merkatarien Elkartea – Asociación de Comerciantes del Casco Viejo: Unai Aizpuru
San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Merkatari eta Empresen Elkarteak – Asociación de Comerciantes y Empresas de S. Francisco y Zabala: Begoña Castaño
Bilboko Aste Nagusiko Gida Pirata: Jesús Zabala, nao kapitaina; Elena Marsal, zubi eta maniobretako ofiziala; Marino Montero, itsasbideetako ofiziala; Andoni Lekuona, ontziko sukaldaria eta Mikel Bilbao, danborilero nagusia.
Sariak irailaren 19an (asteazkena) emango dira, 18:00etan, Euskal Museoko klaustroan (Gurutze kale 4 zk.), erakunde babesleen ordezkarien eskutik:
Bilboko Aste Nagusiko Gida Piratak, Café Lagok eta Erriberako Merkatuak antolatutako
Nola deitzen dira Don Terencio eta Zumalakarregi Generalaren Erraldoien bikotekiak?
Lehiaketan, 260 txartel zenbatu dira guztira. Doña Tomasa eta Isabel II erregina erantzun duten 254 txartelen artean egin zan zozketa eta honako hauek izan dira irabazleak:
PABLO DURAN
TXOKOLATADA bat Café Lago kafetegian (Bilboko Alde Zaharrean, Posta kaleko 13. zenbakian, BILBO), familiarekin edo kuadrillarekin konpartitzeko
NOELIA CASADO
BILBOko Erriberako Merkatuak oparitutako 0-Km-ko produktuak betetako saski bat
***
Bilbao Historikok, Zazpikaleetako Merkatarien Elkarteak eta San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Merkatari eta Enpresen Elkarteak erakundeak antolatutako
Zenbat pertsonaia daude guztira Bilboko Erraldoien Konpartsan?
Lehiaketan, 317 txartel zenbatu dira. Pertsonaiak 14 (erraldoiak bakarrik kontuan hartuta) edo 24 direla (Bilboko erraldoi eta buruhandiek ordezkatutako pertsonaia guztiak zenbatuta) erantzun duten 98 txartelen artean egin da zozketa eta hauek izan dira irabazleak:
AMPARO VESGA
2 pertsonarentzako Txapeldun menu bat Arandia de Julen jatetxean (Enkarnazio plaza 10. Atxuri, BILBO)
MARTA AYALA
2 pertsonarentzako menu bat Fernando Marinaren Pikas jatetxean (Martzana kaia 8, BILBO)
*** ZORIONAK DANORI!!!! ***