DANTZA TRADIZIONALARI BURUZKO ATE IREKIEN JARDUNALDIA AIKO TALDEAREKIN | IRAILAK 23, DOMEKA
Guztiz parte-hartzailea; ikusleek duela gutxi estali den klaustroan gozatu ahal izango dute dantza-tailer eta erromeria banarekin (10:00etatik 14:00etara)
:::
Jardunaldi hau antolatu dugu AIKO Taldeak nola lan egiten duen eta dantza tradizionala nola ezagutarazten duen ikusteko.
:::
Euskal Museoko klaustroan aukera egongo da erromeria irekietan praktikatu eta gozatzeko. Interesa duten guztientzat daude irekita, eta hileko bigarren larunbatetan egingo dira, 19:00etatik 21:00etara, urritik ekainera
:::
Bizkaiko erakundeak AIKO TALDEArekin duen hitzarmenari esker, sendotu egin da dantza tradizionala dibulgatzeko ekimen hau
Euskal Museoak irailaren 23an, igandean, ateak irekiko ditu dantza tradizionala ikasi eta ezagutzeko interesa dutenentzat, AIKO Taldearekin erromeria batez goza dezaten. AIKO Taldea musikari eta dantza-irakaslez osatutako taldea da, dantza-estilo tradizionalaren zabalkundea sustatu eta balioan jartzen duena. 10:00etatik 14:00etara bitartean, Museoaren klaustroan dantza tradizionalean trebatzeko beste aukera bat egongo da, oinarrizko premisatzat sinpletasuna eta naturaltasuna dituen metodo bat erabilita.
Ate irekien saioa Mikeldi idoloa buru duen eta duela gutxi inauguratu den klaustroaren gune estalian egingo da, goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu biak bitartean. Lehen bi orduetan, dantza-tailer bat egingo da; AIKO Taldeko dantza-irakasleek beren irakasteko metodo berezia zertan den erakutsiko digute. Metodo horren bidez, dantza pixkanaka eta era natural eta dibertigarrian ikastea proposatzen dute. “Berotze-saio” horren ondoren, eguerdiko 12:00etatik aurrera, dantzaldi-erromeria bat egongo da Aikoko musikarien eskutik. Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Álvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) arituko dira Patxi Laborda dantza-maisuaren zuzendaritzapean.
Jardunaldia, AIKO Taldearen proposamen pedagogikoa ezagutzeko eta igande goiza Bilboko Zazpikaleen bihotzean igarotzeko ere balioko du.
:: ERROMERIAK
HILEKO BIGARREN LARUNBATETAN
INFORMAZIO GUZTIA, HEMEN