BILBOKO ERRALDOI ETA BURUHANDIEK SARIAK BANATU DITUZTE EUSKAL MUSEOAN
Bilboko Erraldoi eta Buruhandiek sariak banatu dituzte Euskal Museoan Datorren ostiralean, irailaren 14an, eguerdiko 12etan, Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak erakusketaren inguruan udan antolatutako bi lehiaketen zozketak egingo dira Bilboko Euskal Museoan
Sariak irailaren 19an (asteazkena) emango dira, 18:00etan, Euskal Museoko klaustroan, erakunde babesleen ordezkarien eskutik:
Euskal Museoa – Bilbao – Museo Vasco: Sorkunde Aiarza
Café Lago: Bonifacio García.
Erriberako Merkatua - Mercado de La Ribera: Floren Crespo
Bilbao Historiko: Unai Aizpuru
Zazpikalekako Merkatarien Elkartea – Asociación de Comerciantes del Casco Viejo: Unai Aizpuru
San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Merkatari eta Empresen Elkarteak – Asociación de Comerciantes y Empresas de S. Francisco y Zabala: Begoña Castaño
Bilboko Aste Nagusiko Gida Pirata: Jesús Zabala, nao kapitaina; Elena Marsal, zubi eta maniobretako ofiziala; Marino Montero, itsasbideetako ofiziala; Andoni Lekuona, ontziko sukaldaria eta Mikel Bilbao, danborilero nagusia
Bilboko Aste Nagusiko Gida Piratak, Café Lagok eta Erriberako Merkatuak antolatutako "Nola deitzen dira Don Terencio eta Zumalakarregi Generalaren Erraldoien bikotekiak?" lehiaketan, 260 txartel zenbatu dira guztira, kontuan hartuta posta elektronikoz jasotakoak eta Euskal Museoan ikusgai egon den erakusketako kutxan sartutakoak. Doña Tomasa eta Isabel II erregina erantzun duten 254 txartelen artean egingo da zozketa.
Bilbao Historikok, Zazpikaleetako Merkatarien Elkarteak eta San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Merkatari eta Enpresen Elkarteak erakundeak antolatutako "Zenbat pertsonaia daude guztira Bilboko Erraldoien Konpartsan?" lehiaketan, 317 txartel zenbatu dira, kontuan hartuta posta elektronikoz jasotakoak eta Euskal Museoan ikusgai egon den Erraldoiak eta Buruhandiak erakusketako kutxan sartutakoak. Pertsonaiak 14 (erraldoiak bakarrik kontuan hartuta) edo 24 direla (Bilboko erraldoi eta buruhandiek ordezkatutako pertsonaia guztiak zenbatuta) erantzun duten 98 txartelen artean egingo da zozketa.
Zorte on guztioi!!