Berriak

FASHION KULTUR BILBAO EUSKAL MUSEORA DATOR

 

Bizkaiko erakundeak klaustroan hartuko du irailaren 15ean “euskal modaren jardunaldirik handienaren” bigarren edizioa

 


 

Moda zale amorratua zara?

Egun bat euskal moda-diseinatzailerik onenengandik hurbil igaro nahi duzu? heart

Fashion Kultur Bilbaok modari eskainitako egun bat antolatu du, irailaren 15ean, Euskal Museoaren klaustroan. Hitzaldi bat, tailer bat eta desfile bat egingo dira, ezagutzaz eta gozamenez beteriko egun horretan.

Ekitaldiari buruzko informazio guztia, hemen:  www.fashionkulturbilbao.com