EUSKAL MUSEOAK ATEAK IREKIKO DIZKIO OPEN HOUSE BILBAO 2018 JAIALDIARI
Bilboko Euskal Museoa hirian egiten den ate irekien jaialdirik handienaren parte izango da irailaren 22an eta 23an
Bilbo ezagutzeko modu desberdina, bertako arkitekturaren eta hirigintzaren bidez. Aukera bikaina museo honetan lehenago inoiz ikusi ez diren txokoak ezagutzeko
Bisitak doakoak izango dira, eta, horietan, gidarien azalpenak eskainiko dira
Open House Bilbao izeneko Bilboko Ate Irekien jaialdia Euskal Museora helduko da aurten. Hilaren 22an (larunbata) eta 23an (igandea), nahi duen pertsona orok ezagutu ahalko ditu leku horietan inoiz ikusi ez diren txokoak. Ezagut ezazu eraikinaren eabilera andana eta begiets ezazu bere klaustro estali berria.
Bisita guztiak doakoak dira, eta denetan egongo da azalpenak eskaintzeko gidari bana.
Asteburu osoan, ordutegi desberdinetan, interesa duen oro sartu ahalko da Euskal Museora, erakunde honen mamia ezagutzeko.
Bisiten informazio guztia lortzeko (zer egongo den ikusgai, ordutegiak, etab.), esteka hauetan sakatu: https://bit.ly/2Qdydf0
Zuen zain izango gaituzue Bilboko ate irekien jaialdirik handienean! Lehenago inoiz ikusi gabeko txokoak ikusteko gogorik bai? Etorri, eta Open Housez gozatu!