26.000 PERTSONA BAINO GEHIAGO ETORRI DIRA EUSKAL MUSEORA ASTE NAGUSIAN
Bizkaiko erakundeak, iazko aldi berean, 23.000 bisitari izan zituen
Azken urteotan, hirukoiztu egin da Museoaren aldi baterako erakusketek egun horietan izan duten bisitarien kopurua; horren adibide da Bilboko Erraldoien eta Buruhandien erakusketa
Euskal Museoak, aurten ere, bisitarien errekorra hautsi du Aste Nagusian, 26.000 pertsona baino gehiago bertaratu baitira. Klaustroan ikusgai jarritako Bilboko Erraldoien eta Buruhandien erakusketari, Fu la Spagna. Espainiako Gerra Zibilari buruzko begirada faxista izeneko erakusketari edota bilduma iraunkor zabalari esker, Bizkaiko erakundea Bilboko Aste Nagusiko erakargarri kulturaletako bat izan da.
Gainera, aurtengo Aste Nagusian, Bilboko Udalak antolatutako erakusketa hartu du Euskal Museoak, Bilboko jaien 40 urteko bizitza laburbiltzen zuena. Azken urteotan, erakundeak aste horretan izan duen bisitarien kopurua hirukoiztu egin da. Joera hori urte osoan lortutako emaitza onen erakusgarria da, jardueren programa osoari esker.
Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak duela gutxi inauguratutako klaustro estalian egon dira ikusgai, eta Bilboko Aste Nagusiko erakargarri nagusienetakoak izan dira. Hala, Ingelesa eta Bilbotarra, Pitxitxi eta Lina eta gainerakoak milaka pertsonaren flashen jomuga izan dira, hiriko kaleetatik kalejiran ibili ondoren. Hain zuzen, kalejira horietan dantzatzen dute pertsonaia ezagunek jaietan. Euskal Museoaren helburu nagusietako bat euskal kultura sustatzea da, eta, zalantzarik gabe, gaurkoa albiste ona da xede hori lortzeko.