Berriak

Euskal Museoaren Lagunek bisita berezi-berezi batez gozatu dute

 

Bizkaiko erakundeak topaketa bat antolatu du, 2018ko azken berrikuntzak hurbiletik ezagutzeko

 


 

Euskal Museoaren Lagunak dira erakunde bizkaitarraren zutabe garrantzitsuenetako bat. Hori dela eta, museoak topaketa oso berezi eta esklusibo bat antolatu du beraientzat. Sorkunde Aiarza Erakundearen koordinatzailearen eta bertako langileen ongietorria jaso ondoren, aldi baterako erakusketa berria, Fu la Spagna izenekoa, ikusteko aukera izan zuten, Museoa bisitarientzako itxita zegoen bitartean. Bisitaren ondoren, hurbiletik ikusi ahal izan zituzten Klaustroaren estalki berriari dagozkionak. Azkenik, Klaustroko inguruekin gozatu zuten, mokadutxo bat dastatuz.

 

Eskerrik asko Euskal Museoaren lagunei, beti hor egoteagatik.

 

 


LAGUNA IZAN