Bilboko Euskal Museoak “Bizkaiko Entzutetsuen Galeria” delakoaren bigarren emanaldiaz gozatzeko aukera ematen dio bisitariei
Bilboko Euskal Museoak “Bizkaiko Entzutetsuen Galeria” delakoa osatzen duten erretratu-bildumaren bigarren emanaldia aurkezten du. Aipatutako bilduma hori 1950 inguruan sortu zen, lurraldeko historia berria birsortzeko asmoz, bertako protagonisten irudien bitartez.
2012ko abenduan egin zen lehenengo erakusketa, XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako Bilboko pertsona ezagunei buruzkoa. Orain, kulturaren munduarekin erlazionatutako pertsonaien txanda da; guztira, kirolarien, artisten eta idazleen 69 erretratu dira, denak ere Bilbok eta Bizkaiak garai hartan bizi izan zuten irakinaldi kulturalaren lekuko eta protagonista izandakoak. Erretratu horien bitartez, Athletic , Club Deportivo, Koral Elkartea, Elkarte Filarmonikoa… bezalako erakundeen sorreran egongo gara, hurbiletik ezagutuko ditugu euskal antzerki lirikoaren, pinturaren eta literatura kostunbristaren jaiotzak… ikerketa historiko eta linguistikoen sendotzearen lekuko izango gara, eta egunkari, aldizkari eta kultur zein aisialdi elkarte ugariren sorreran parte hartuko dugu. Duela mende bat baino zertxobait gehiagoko giro kulturaleko erdigunean izandako gizon eta emakume hauen obrara eta bizitzara eramango gaitu erakusketak.
Erakusketari lotura