BILBOKO KALEALDIA 2018 EUSKAL MUSEOAN (UZTAILAK 6)
Deskargatu: EGITARAUA
Bilboko Udalak antolatzen duen Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak - BILBOKO KALEALDIAK, bere hemeretzigarren edizioa ospatuko du aurten, eta kalitate maila bikaina eta aniztasuna erakusten dituen programazioarekin egingo du, izan ere, kaleko arte eszenikoen nazioarteko panoraman lehen mailan dauden zenbait konpainiaren proposamen berrienak bildu ditu. Uztailaren 2tik 7ra 65 emanaldi izango ditugu, horietako bi Euskal Museoan izango dira uztailaren 2an eta 6an.
Hemen daukazue informazio guztia:
MOVEO CIA. (Katalunia)
“Conseqüències” – Dantza (25 min). 6 urtetik gorakoentzat
Mugimenduzko ikuskizun honek begiralearen eta begiratuaren arteko aldea hausten du. Lan honetan hiru norakotan arakatzen dute. Lehenik eta behin, errealitatea eta fikzioa, egia eta gezurra, aktorea eta ikuslea alderatzea. Bigarrenik, talde sozialaren kideen arteko harremanak: mendekotasuna, laguntza, arbuioa, erakarpena... Eta, hirugarrenik, ikusgarrienaren bitartez ikusezina antzeztea.
ASTELEHENA 2
12:00 EUSKAL MUSEOKO KLAUSTROAN
* Sarrera mugatua eta leku guztiak bete artekoa
GINGER BRASS EXPERIMENT (Frntzia)
“Le Ginger Brass Experiment” – Musika (45 min)
Adin guztietako ikusleentzat.
Ginger Brass Experiment taldea hiru musikarik elkarrekin jotzeko izan duten asmotik dator. Metalezko haize-tresna jotzaile bi eta operako abeslari bat dira. Baina, zertan dabiltza elkarrekin? Zer jo? Nola? Soinu bateratu eta berria osatzeko erronka dutenez gero, eremu ezezagunerako saltoa da, izan ere, ez dago erreferente ezagunik. GBE entzutekoa eta ikustekoa da, izan ere, agertokiaren gaineko hirukote dibertigarri eta hunkigarria osatzen dute.
BARIKUA 6
18:00 / 21:15 EUSKAL MUSEOKO KLAUSTROAN
* Gonbidapena behar duen ikuskizuna. Areatzan dagoen Jaialdiko Informazio Bulegoan eskuratu
daitezke (gehienez 2 pertsona bakoitzeko) uztailaren 2tik 6ra bitartean (11:30-14:00 / 16:30-20:30)